38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

65/2006 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, ingurumeneko eraginetarako baimena ukatzen diona, Añorben, katastroko 5. poligonoko 4. lurzatian eta 4. poligonoko 28. lurzatian, nekazaritzako bi finka Nafarroako Ubidearen 4., 5. eta 18. tarteetako soberakineko lurrekin betetzeko Canal de Navarra Aldi baterako Enpresen Batasunak sustatu duen proiektuari.

Jarduera 4//2005 Foru Legearen 2C eranskineko O atalekoen artean dago, eta ingurumeneko eraginetarako baimena behar du.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean, 28. artikuluan ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatuz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumeneko eraginetarako baimena ukatzea, Añorben, katastroko 5. poligonoko 4. lurzatian eta 4. poligonoko 5. lurzatian, nekazaritzako bi finka Nafarroako Ubidearen 4., 5. eta 18. tarteetako soberakineko lurrekin betetzeko Canal de Navarra Aldi baterako Enpresen Batasunak sustatu duen proiektuari, hirigintza bateraezintasuna dela eta. 1994tik indarra duten Añorbeko arau subsidiarioetan adierazirik dago lurzati horiek bertako zuhaizti autoktonoko baso-lurren kategoria duten lurretan daudela. Arau horien 69. artikuluan garatzen den babes araubidearen arabera, lur mota horretan debekaturik dago, besteak beste, lur mugimenduak egitea, eta horixe da kasu honetan eskatu dena.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumenzaintzari, mendi zaindariari, Añorbeko Udalari, Canal de Navarra, S.A.ri, IDOM, S.A.ri eta Canal de Navarra Aldi baterako Enpresen Batasunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 20an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0603184