38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

462/2006 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, otsailaren 15eko 218/2006 Ebazpena zuzentzen duena.

Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2006ko otsailaren 3an onetsitako erabakia, lan kontratupeko irakasle doktorearen zazpi lanpostu sortzea erabaki zuena.

Ikusirik otsailaren 15eko 218/2006 Ebazpena, lan kontratupeko irakasle doktorearen zazpi lanposturen kontrataziorako lehiaketa publikorako deia egin zuena.

Aipatu deialdiaren II. eta V. eranskinetan akatsak daudela erreparatuta, azaroaren 26ko 30/92 Legearen 105. artikuluarekin bat etorriz eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak proposatuta, bidezkoa da aipatu 218/2006 Ebazpena, otsailaren 3koa, zuzentzea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan legez esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Otsailaren 22ko 218/2006 Ebazpenaren II. eranskina zuzentzea.

Honela dioen tokian:

Lanpostu-zenbakia: 3363

Kopurua: 1

Maila: Lan kontratupeko bitarteko irakasle doktorea

Saila: Soziologia

Jakintza-arloa: Soziologia

Irakaskuntza-eginkizuna: Irakaskuntza-eskakizuna: Gizarte-aldaketarako sarrera. Gizarteen aldaketa-prozesuak

Honela esan behar du:

Lanpostu-zenbakia: 3363

Kopurua: 1

Maila: Lan kontratupeko irakasle doktorea

Saila: Soziologia

Jakintza-arloa: Soziologia

Irakaskuntza-eginkizuna: Irakaskuntza-eskakizuna: Gizarte-aldaketarako sarrera. Gizarteen aldaketa-prozesuak

Bigarrena._Otsailaren 15eko 218/2006 Ebazpenaren V. eranskina zuzentzea:

Honela dioen tokian:

Lanpostu-zenbakia.: 3369

Saila: Kimika Aplikatua

Arloa: Elikagaien Teknologia

Irakaskuntza-eskakizuna: Elikagaien Industria Ingeniaritza

Ikerketa-eskakizuna: Landareen prozesatuari aplikaturiko teknologia berriak

Kopurua: 1

Batzorde titularra

4. mahaikidea: Jordi Graell Sarle dk. (U.K. Lleidako Unibertsitatea)

Honela esan behar du:

Lanpostu-zenbakia.: 3369

Saila: Kimika Aplikatua

Arloa: Elikagaien Teknologia

Irakaskuntza-eskakizuna: Elikagaien Industria Ingeniaritza

Ikerketa-eskakizuna: Landareen prozesatuari aplikaturiko teknologia berriak

Kopurua: 1

Batzorde titularra

4. mahaikidea: Jordi Graell Sarle dk. (U.E.K. Lleidako Unibertsitatea)

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, bai eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren web-orrian eta iragarki-oholean ere.

Laugarrena._Ebazpen hau Soziologia Saileko zuzendariari, Kimika Aplikatuko Saileko zuzendariari eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeari bidaltzea.

Bosgarrena._Ebazpen honen aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko martxoaren 21ean._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0604923