38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ATARRABIA

Deialdia, Atarrabiako udaltzain izateko lanpostu bat, euskarazko proba hautazkoarekin, oposizio bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Atarrabiako Udaltzaingorako udaltzain lanpostu bat, euskararen ezagutza kreditatzeko proba hautazkoarekin, oposizio bidez betetzea. Deialdia, gaiari buruz, urriaren 14ko 213/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onarturiko Nafarroako Polizia Kidegoei buruzko Foru Legearen Testu Bateginean, Nafarroako Polizia Kidegoko langileen Araubidean, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz eginen da.

1.2. Deialdi hau dela medio izendatzen diren izangaiak Atarrabiako Udaleko funtzionario publiko eta udaltzain izanen dira; Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena eman eta bertan kidetzeaz gain, sistema horren babespean geldituko dira.

1.3. Izendatzen diren izangaiek izanen dituzte otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legean _uztailaren 5eko 19/2001 Foru Legeak eta garapen arauek aldatu zuten hartan_ ezarritako eginkizunak, eskubideak eta betebeharrak, eta Foru Lege horretan ezartzen diren mailetako C mailaren barrenean geldituko dira sailkaturik.

1.4. Lanaldia zerbitzuko beharretara egokituko da.

1.5. Izendatuek beren destinoko lekuan beharko dute bizi, eta horretarako, Atarrabiako udalerrian finkatuko dute beren bizilekua.

2. oinarria._Izangaien baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Adinez nagusi izatea eta 35 urte baino gehiago ez izatea.

c) Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat izatea; halako moldez, non 5.2.2. oinarrian aurreikusitako prestakuntza ikastaroa gainditzeak, aipatu ikastaro oinarrizkoa eta Batxilergoko titulua, Lanbide Heziketako bigarren mailakoa edo baliokideren bat teknikoki parekotzat jotzea ekarriko du, administrazio ondorioetarako bakarrik eta C mailako funtzionario izendapenerako. Parekotzat jotze honek ez du ondoriorik izanen arloa akademikoan, irakaskuntzakoan edota hezkuntzakoan. Hau guztia, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdiak Kudeatzeari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian xedatutakoari jarraiki.

d) Eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisiko eta psikikoak izatea eta ez egotea deialdiaren 3. eranskinean zehazten diren bazterbide medikoetan.

e) Gutxienez ere, gizonezkoak 1,70 metro luze eta emakumezkoak 1,65 metro luze izatea..

f) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez egotea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izana.

g) B.T.P. motako ibilgailuak gidatzeko eta A motako gidabaimenak izatea.

h) Hizkuntza Eskola Ofizialeko 3. maila edota honen baliokidea, gutxienez, gainditua izatea. Bestela, aipatu maila kreditatzeko froga bat gainditu beharko du, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

1.2. Baldintza horiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako bete beharko dituzte, g) letrako baldintza izan ezik; azken hori, deiaren 5.2.2 oinarrian ezarritakoa betez, oinarrizko prestakuntza ikastarorako izangaien behin-behineko zerrenda publiko egiten den egunean eduki beharko dute..

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Atarrabiako Udalaren erregistro orokorrean beharko dira aurkeztu, edo Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean arautzen diren bideetako bat erabilita, hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu ere, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabide horiek deialdi honetan argitaratzen den ereduari beharko zaizkio lotu. Eredua Atarrabiako Udaletxean egonen da eskura. Haietan, eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako oposizioan parte hartzeko eskatu baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dute 1. eranskinean agertzen diren proba fisikoak egiteko gaitasuna dutela egiaztatuko duen ziurtagiri mediko ofiziala

3.3. Euskararen ezagutza kreditatzeko froga egin nahi izanez gero, 2.1.h. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eskabidean jakinarazi beharko du.

3.4. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak..

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik bada, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea amaitzen denean, eta halakoak ebatzi ondoren, alkateak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

5. oinarria._Oposizioaren garapena.

5.1.1. Oposizioaldiaren hasiera 2006ko maiatzetik aurrera aurreikusten da.

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da oposizioko ariketak non, zein egun eta ordutan hasiko diren. Gainerako probak egiteko iragarkiak, azkeneko proba non egin, hantxe emanen da hurrengoaren berri, baita Udaletxeko iragarki oholean ere, 48 ordu lehenagotik.

Oposizioak bi aldi izanen ditu. Lehena hautapen aldia izanen da eta egoera fisikoari eta kultura orokorrari buruzko probak eta froga psikoteknikoak eta medikoak eta euskararen ezagutza kreditatzeko proba borondatezkoa bilduko ditu. Bigarrenean, oinarrizko prestakuntzako ikastaroa gainditu beharko da.

5.2.1. Hautapen aldia; proba hauek izanen ditu:

A._Lehen proba.

Idatzizko ariketa hauek egin beharko dira:

a) Proba objektiboan, 2. eranskinean ageri diren gaien gaineko galderak erantzutea.

b) Matematikako, Fisikako edo Kimikako hamar problema ebaztea. Horretarako, aski izanen da Batxilergoko, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako edo horien pareko ezagupenak izatea.

c) Ortografiako ariketa bat.

d) Udaltzaingoaren eginkizunekin zerikusia duen egungo gai bat idatziz garatzea.

Epaimahaiak finkatuko du ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

B._Bigarren proba.

1. eranskinean ageri diren ariketa fisikoak egin beharko dira, eta haietako bakoitzak balioko du jendea baztertzeko, egiten den markaren arabera. Epaimahaiak finkatuko du ariketak egiteko ordena eta erabakiko du egun bakarrean edo gehiagotan egin behar diren.

Izangai guztiak antidoping kontrola egitera behartuta egonen dira, ariketak egin bitartean edo noiznahi, epaimahaiak hala eskatuz gero. Praktika debekatuak atzeman edo egiaztatzeko analisiak dagokion organo espezializatuak eginen ditu. Horretarako, debekatuta egonen dira galarazitako substantzia eta multzo farmakologikoei eta kirolean arauz kanpokoak diren doping metodoei buruz Kiroletako Kontseilu Gorenak emandako 1996ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren eranskinean (1996ko otsailaren 8ko 34. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratua) heldu diren substantziak, multzo farmakologikoak, doping metodoak eta manipulazioak. Bazterturik geldituko dira kontrol horretan positibo ematen duten izangaiak.

Hautapen aldian zehar izangaiei altuera hartuko zaie, 2.1.e) oinarrian eskaturikoa betetzen dela egiaztatzeko xedearekin.

Halaber, hautapen aldia garatzen den bitartean, euskararen ezagutza kreditatzeko froga eginen zaie, eskabidean hala jakinarazi duten izangaiei, 2.1.h. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

C._Hirugarren proba.

Proba psikoteknikoak egin beharko dira, izangaiak lanpostuaren soslai profesiografikoaren eskakizunei noraino egokitzen zaizkien neurtu beharrez. Proba hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Psikologia Zerbitzuaren laguntzaz eginen da.

D._Laugarren proba.

Euskararen ezagutza kreditatzeko proba. Proba hau borondatezkoa izanen da.

a), b), c) eta d) aurreko ataletan aurreikusitako probak egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Atarrabiako Udaletxeko Iragarki Oholean, deialdiaren 5.2.2. atalean aipatzen den oinarrizko prestakuntzako ikastaroan behin-behinekoz onarturiko izangaien zerrenda, eskuraturiko puntuazioaren araberakoa.

Oinarrizko prestakuntzako ikastaroan behin-behinekoz onarturiko izangaiek haien gaitasun psikofisikoa frogatzeko beharrezko proba medikoak egin beharko dituzte, deialdiaren 2.1. ataleko d) hizkian zehazten denari jarraikiz.

Hautapen aldiko proba guztiak dei bakarraren bidez eginen dira, eta bazterturik geldituko dira erraten den egun, ordu eta tokietan agertzen ez diren izangaiak, arrazoia edozein delarik ere.

5.2.2. Oinarrizko prestakuntzako ikastaroa.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren menpeko Segurtasun Eskolak emanen du. Hautatzekoa izanen da eta gaiari buruz, Nafarroako Segurtasun Eskolaren funtzionamendurako Erregelamendua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak onartzen dituen 113/2005 Foru Dekretuak xedatutakoari jarraikiz eginen.

Prestakuntza ikastaroan parte hartu ahal izateko, izangaiek, onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta hamabost egun naturaleko epean, egiaztatu beharko dute 2.1 oinarriko a), b), c) eta f) baldintzak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen denerako, eta, era berean, oinarrizko prestakuntza ikastarora behin-behinekoz onartuak izan diren izangaien zerrenda argitara ematen denean, aipatutako oinarri bereko g) baldintza betetzen dutela; hartarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Udaleko Erregistro Nagusian, epaimahaiburuari zuzenduta:

_Deialdian eskatzen diren gidabaimenen aurrealdearen eta atzealdearen fotokopia konpultsatua.

_Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

_Nafarroako Foru Erregimena errespetatzearen, Konstituzioa eta Legeak onartzearen eta karguak berezkoak dituen betebeharrak betetzearen zinpeko aitorpena edota promesa.

Halaber, ondokoa aurkeztuko dute:

_Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia konpultsatua

Izangaiek aurkezturiko dokumentazioa eta proba medikoen emaitzak ikusi ondoren, epaimahaiak prozesu hautatzekoan izan diren bajak erabakiko ditu eta probak gainditu eta puntuazio handiena duen izangaiarekin ordeztuko ditu, bere dokumentazioa bete eta osasun azterketa iragan ondotik. Ondoren, oinarrizko prestakuntza ikastarora onarturiko behin-behineko zerrenda emanen du argitara.

Atarrabiako Alkateak eginen du, Ebazpenaren bidez, izangaien Nafarroako Segurtasun Eskolarako atxikimendua eta dagozkion izendapenak.

Ikastaroak iraun bitartean, izangaiak Atarrabiako Udalaren zerbitzuko praktiketako funtzionario izanen dira, eta hilean C mailari dagokion hasierako soldata, eta kasua bada, familia laguntzari dagokiona ere jasoko dute.

Halaber, Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean izena eman eta kidetuko dira, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen eskubide pasiboen bestelako araubide batean ez badaude salbu. Hartara, zeudenean geldituko dira.

Praktiketako funtzionario izateak ez dizkio ematen izangaiari, eskuratu nahi duen lanpostuak berezkoak dituen eskubideak.

Ikastaroan baja emateak oposizioan jarraitzeko eskubidea eta praktiketako funtzionario izaera galtzea dakar. Halakoetan, baja ematen den unean, deialdia egiten duen organoari jakinarazi beharko zaio.

Oinarrizko prestakuntzako ikastaroan behin-betikoz onartu aurretik eginiko azterketa medikuaz gain, ikastaroak iraun bitartean edota honen ondoren, izangaiek, deialdiaren 2.1 atalean eskaturiko baldintza betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko xedearekin, behar hainbeste proba mediku egin beharko dituzte. Proba mediku hauetakoren baten ondorioz, baztertze arrazoiren bat ikusiko balitz, epaimahaiak erabakiko du afektatuak hautapen prozesutik kanporatzea. Kanporatze honek, praktiketako funtzionario izaera galtzea ekarriko luke.

Prestakuntza ikastaroa gainditu eta gaitasun psikofisikoa galtzeagatik baja izan ez diren izangaiek praktiketako funtzionario izaten segituko dute lortu nahi duten lanpostuaren jabetza eskuratu arte.

6. oinarria._Proben balorazioa.

6.1. Hautapen aldiko bigarren probako ariketa bakoitza 0tik 25 puntu bitarte kalifikatuko da. Proba gainditzeko, ariketa bakoitzean 12,5 puntu atera beharko dute, gutxienez.

6.2. Lehen probako ariketak "gai" edo "ez gai" kalifikatuko dira, 1. eranskineko gutxienekoak gainditu edo ez. Bazterturik geldituko dira edozein ariketatan "gai" kalifikazioa eskuratzen ez duten izangaiak.

6.3. Hautapen aldiko hirugarren probako ariketa psikoteknikoetan, 0tik 20 puntu bitarteko kalifikazioa emanen zaie izangaiei, eta baztertuta geldituko dira 10 puntu eskuratzen ez dutenak.

6.4. Laugarren proba, euskararen ezagutza kreditatzekoa, borondatezkoa izanen da, eta honen ondorioz, ez da baztertzailea izanen. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko langileek eginen dute, uztailaren 30eko, 203/2001 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Proba hau egin nahi duten izangaiek, eskabidea aurkezterakoan eskatu beharko dute. Lortu ahal den gehieneko puntuazioa: 6 puntu.

Hizkuntza Eskolako Gaitasun Agiria, EGA edota titulu baliokidea duten izangaiek ez dute proba hauek egin beharrik izanen. Epaimahaiak atal honetan ezarritako puntuaziorik gehienekoa eman diezaien, izangaiek titulu jatorrizkoa edota honen kopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, hautapen prozesuan partehartzeko eskabidea aurkezteko orduan.

Aurreko paragrafoan aipaturiko tituluren bat ez duten, baina Hizkuntza Eskoletako ikastaro edo zikloren bat edota Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetako urratsen bat gainditua dutelako agiriren bat aurkezten duten izangaiek, proportzionalki dagokion puntuazioa jasoko dute.

Ez da onartuko azterketa-txartelik ezta zentro ez-ofizialek emandako ziurtagiririk.

6.5. Halaber, oposiziotik bazterturik geldituko dira oinarrizko prestakuntzako ikastaroa gainditzen ez duten izangaiak.

6.6. Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko, hautapen aldiko puntuazioa eta oinarrizko prestakuntza ikastarokoa batuko dira.

7. oinarria._Epaimahaiaren osaketa, eraketa eta jarduera.

7.1. Ondokoek osatuko dute epaimahaia:

Batzordeburua: Atarrabiako Udaleko alkate jauna edo honek izendaturiko pertsona.

Batzordekideak: Udalak izendaturiko bi batzordekide.

Batzordekidea: Langileen Batzordeko ordezkaria.

Mahaikide-idazkaria: Atarrabiako Udaleko idazkaria edo honek izendaturiko pertsona

7.2. Epaimahaia probak hasi baino lehenago eratuko da, lehendakariak deituta.

7.3. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen erabateko gehiengoa, gutxienez, bertan ez bada.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8. oinarria._Probak gainditzen dituztenen zerrenda eta agirien aurkezpena.

8.1. Oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, guztira ateratako puntuazioaren arabera ordenatua, eta izangai gaindituak izendatzeko proposamena eginen du.

9. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

9.1. Alkateak Atarrabiako funtzionario eta udaltzain izendatuko ditu aurreko atalean aipatu proposameneko izangaiak, eta izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

9.2. Oposizio gaindituta, Atarrabiako Udaltzaingoan sartzen diren izangaiek, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko dira eta izena emanen dute, aipatu araubideak eskaintzen duen babespean.

9.3. Izangai izendatuek hilabeteko epea izanen dute lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Aurretik, Nafarroako Foru Erregimena errespetatzearen, Konstituzioa eta Legeak onartzearen eta karguak berezkoak dituen betebeharrak betetzearen zinpeko aitorpena edota promesa egin beharko dute.

9.4. Atarrabiako Udaltzaingoaren kide izateak praktiketako funtzionario izaera galtzea dakar.

9.5. Aipatu epearen barrenean izangairen bat karguaz jabetzen ez bada, Atarrabiako Udaltzaingoan sartzeko eskubideak oro galduko ditu, behar adina frogaturiko ezinbesteko kasuetan salbu.

10. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, jaun alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Atarrabian, 2006ko martxoaren 15ean._Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

1. ERANSKINA

Bigarren probari dagozkion ariketak

1._Urean aritzeko gaitasunari buruzko testa (igeriketa).

Abiatzeko jarrera: zutik, igerilekuaren kanpo-ertzean. Ezin izanen da erabili urpean igeri egiteko betaurrekorik ez beste baliabiderik ere, baina bai igeri egiteko betaurrekoak.

Egiteko modua: ateratzeko seinalea entzun ondoan, izangaia urean murgildu eta 50 metro igerian egitea, ur azalean nahiz urpean, ahalik eta denbora laburrenean. Irteeratik 10 metrora bi metrotan urpean eginen du igeri, horretarako propio jarritako tartean, eta gero kontrako paretaraino segituko du, han buelta eman eta irteerara itzuliko da. Arestian aipatu tartera iristean berriz ere urpean eginen du igeri bi metrotan, eta paretaraino segituko du gero.

Izangaiak baztertzeko arrazoiak:

a) Kortxoetan edo igerilekuaren ertzean pausatu edo haietaz baliatuz bultzada hartzea.

b) Igerilekuaren hondoa ukituz bultzada hartzea.

c) Kalez aldatzea.

d) Urpean ibiltzeko tartean burua uretik ateratzea.

Kanporatuak geldituko dira, halaber, baliorik gabeko bi irteera egiten dituztenak (ateratzeko seinalea eman baino lehen).

Puntuazioa: egindako denborak kontuan hartuz.

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK KALIFIKAZIOA

55" baino gehiago 58" baino gehiago Ez gai

55" edo gutxiago 58" edo gutxiago Gai

Marka ehunenak kenduta kalkulatuko da.

2._Erresistentzia proba: Course Navette-ren testa.

Izangaiek ahalik eta denbora laburrenean lasterka egin beharko dute joan-etorrian 20 metro luzera duen tarte batean, magnetofoiaren bidez agintzen zaien erritmoan. Izangaiek, seinalea entzutean, ibilbidearen bi muturrak seinalatzen dituzten marrak zapaldu behar dituzte, lehenik bat eta gero bestea. Buelta emanen da oin baten gainean pibotatuz eta marra zapalduz. Zintak soinua emanen du tarte erregularren arabera; probaren hasieran abiadura motela izanen da, baina gero eta azkarragoa.

Testaren xedea da magnetofoiak markatzen duen erritmoari eustea.

Honako kasu hauetan kanporatuko dira izangaiak:

a) Izangaia gelditu egiten bada.

b) Izangaia berari dagokion kaletik ateratzen bada

c) Izangaiak bazterreko lerroak zanpatuz tarte osoa korritzen ez badu.

d) Izangaiak hiru aldiz jarraian ez badu lerroa zanpatzea lortzen seinale akustikoak agintzen dionean (metro bateko tartea onartuko da marratik seinaleak jotzen duen unean).

Kalifikazioa: iraganiko aldien arabera emanen da. Izangaia gelditu aurretik grabazioan entzun den azken aldira arte kontatuko da.

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK KALIFIKAZIOA

10 baino gutxiago 8 baino gutxiago Ez gai

10 edo gehiago 8 edo gehiago Gai

3._Besoetako indarraren testa.

Abiatzeko jarrera: barratik zintzilik egonen da izangaia, besoak flexionatuta, esku ahurrak gibelera begira, zangoak luze-luze eta oinak lurra ukitzen ez dutela. Kokotsa barraren gainetik, barra eta eskuak ukitzeke. Eskuak hutsik, eskularrurik edo beste inolako lagungarririk gabe.

Egiteko modua: helburua da hasierako posizioari eustea eskatutako denboran, gutxienez. Kronometroa martxan jarriko da izangaia hasierako posizioan modu egokian jarri bezain laster. Ondokoak izanen dira izangaiak kanporatzeko arrazoiak:

a) Izangaiak barra zein eskuak kokotsarekin ukitu edo kokotsa barra baino beherago jaisten badu.

b) Izangaiak zangoak flexionatzen baditu.

c) Izangaiak gorputza kulunkatzen badu.

Kalifikazioa: proba bukatutzat ematen den arte, izangai bakoitza hasierako posizioan egondako denboraren eta ondoko eskalaren arabera:

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK KALIFIKAZIOA

40" baino gutxiago 25" baino gutxiago Ez gai

40" edo gehiago 25" edo gehiago Gai

Denbora kalkulatuko da ehunenak kontuan hartu gabe.

4._Abiadura proba: 100 metro:

Abiatzeko jarrera: zutik, geldi, irteera-lerroaren atzean. Ez da takoak erabiltzea onartuko eta ezin izanen da lurra eskuez ukitu.

Egiteko modua: irteera-agindua emanda, izangaiak, eman zaion kaletik atera gabe, 100 metroko tartea albait azkarren bete beharko du.

Balio gabeko bi irteera egiten duena edo kalez aldatzen dena kanporatua izanen da.

GIZONEZKOAK EMAKUMEZKOAK KALIFIKAZIOA

15" baino gehiago 16" baino gehiago Ez gai

15" edo gutxiago 16" edo gutxiago Gai

2. ERANSKINA

Bigarren probarako gai zerrenda

1._Europar Batasuna: sorrera eta bilakaera. Europar Batasuneko erakundeak: Europako Parlamentua, Kontseilua, Batzordea eta Justizia Auzitegia. Europako Kontseilua eta beste organo batzuk. Batasuneko zuzenbidea: haren iturburuak. Amsterdamgo Ituna: ideia orokorrak.

2._Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarrizko eskubideak: bermeak. Auzitegi Konstituzionala. Erregeren eginkizunak Konstituzioaren arabera. Gorte Nagusiak. Estatuaren antolakuntza lurraldeen arabera.

3._1841eko abuztuaren 16ko Lege Itundua. Itunaren sorrera, negoziazioak eta ondorioak. Edukiaren azterketa. Itun izaera.

4._Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoa. Prestakuntza prozesua. Izaera eta esanahia. Egitura eta sistematika. Atariko titulua.

5._Nafarroako Foru Erakundeak: Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Kontuen Ganbera: izaera eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua. Nafarroako Foru Komunitateko arartekoa.

6._Foru Komunitateko Administrazioaren organo nagusiak. Foru Komunitateko administrazioaren egitura organikoa. Erregelamenduzko xedapenen eta ebazpen administratiboen araubidea.

7._Toki entitateak. Tipologia eta antolaketa. Toki erakundeen autonomia. Toki erakundeen eskumenak.

8._Nafarroako Toki Entitateak. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioari buruzko ideia orokorrak. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

9._Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileria. Funtzionarioak, estatutupeko langileak eta lan-kontratudunak: haien araubide juridikoaren gaineko oinarrizko ideiak.

10._Administrazioaren xedapenak eta egintzak. Administrazio prozedura. Kontzeptua. Printzipioak. Guztientzako administrazio prozeduraren faseak. Prozedura bereziak.

11._Errekurtso administratiboak. Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

12._Atarrabiaren hiri geografia eta historia.

3. ERANSKINA

Baztertze taula

1._Garaiera.

Gutxieneko altuera: 1,70 metro gizonezkoek, 1,65 emakumezkoek.

2._Loditasuna.

Ondoko formula erabiliz, pisu teorikoa baino ehuneko 15 gehiagoko loditasuna:

Pisu teorikoa = (taila cm-tan -100) x 1,1.

3._Behin-behineko baztertzeak.

Ondoriorik izaten ahal duten eritasun edo kalte larriak, azterketa egiten den momentuan ageri direnak, poliziaren eginkizunak egin ahal izatea oztopatu edo galaraz dezaketenak. Kasu hauetan, eritasuna nolakoa den eta hautapen prozeduraren arabera, azterketarako beste epe bat ematen ahal da.

4._Behin betiko baztertzeak.

4.1. Begiak eta ikusmena.

4.1.1. Begi zolitasuna, zuzenketarik gabe ohikoa den ikusmenaren bi herenak baino txikiagoa bi begietan.

4.1.2. Keratomia erradiala.

4.1.3. Erretina erortzea.

4.1.4. Estrabismoa.

4.1.5. Hemianopsiak.

4.1.6. Diskromatopsiak.

4.1.7. Bestelako prozesu patologikoak, begi zolitasunari nabarmen traba egiten diotenak, epaimahai medikoaren ustetan.

4.2._Belarria eta entzumena.

Belarri zolitasunari dagokionez, 35 dezibeliotan 1.000 eta 3.000 hertzio bitarteko galera izatea edo 45 dezibeliotan 4.000 hertziokoa.

4.3._Bestelako baztertzeak:

4.3.1. Lokomozio aparatua. Ibiltze aparatuaren akatsak, polizia lanean aritzeko eragozle edo trabagarri izan daitezkeenak, edo lanpostuan aritzearen ondorioz, epaimahai medikoaren ustetan, areagotzen ahal direnak (gorputz-adarretako hezur patologia, artikulazio edo giharretan sorburu duten atzerapen edo funtzio mugapenak, bizkarrezurreko akatsak eta hezur, gihar edo artikulazioetako beste gaitz batzuk).

4.3.2. Digestio aparatua: epaimahai medikoaren ustetan lanpostuan aritzea galarazten duen digestio-gaitza.

4.3.3. Bihotz-hodietako aparatua. Edozerk eragindako hipertentsio arteriala; atsedenean hartutako zifrek ez dute presio sistolikoan 145 mm Hg.-tik goitikoak izan behar, ezta presio diastolikoan 90 mm Hg.-tik goitikoak ere; barize edo zain-gutxiegitasun periferikoa, baita epaimahai medikoaren iritziz lanpostuan aritzeko trabagarri izan daitekeen beste patologia edo bihotz-hodietako lesio guztiak ere.

4.3.4. Arnas aparatua: bronkioetako asma, bronkopatia kroniko eragozlea, biriketako tuberkulosi aktiboa, eta bestelako gaitz patologikoak, polizia lanean aritzeko eragozle edo trabagarri izan daitezkeenak.

4.3.5. Nerbio sistema: epilepsia, depresioa, migrainak, edozerk eragindako dardara, alkoholismoa, toxikomaniak eta bertzelako gaitz patologikoak, polizia lanetan aritzeko trabagarri izan daitezkeenak.

4.3.6. Larruazala eta fanerak: psoriasia, ekzema, mugapen funtzionala sortzen duten orbainak eta bestelako gaitz patologikoak, polizia lanetan aritzeko trabagarri izan daitezkeenak.

4.3.7. Bestelako gaitz patologikoak: diabetesa, aktibo dauden eritasun kutsakorrak, sexu bidezko gaitzak, gaitz inmunologiko sistemikoak, intoxikazio kronikoak, hemopatia larriak, sortzetiko malformazioak, psikosiak eta bestelako gaitz patologikoak, hain zuzen ere epaimahai medikoaren ustetan polizia lanetan aritzeko trabagarri izan daitezkeenak

4. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................... N.A.N.: .......... bizilekua (herria, karrika, zenbakia, solairua): ............................................................. telefonoa: ..........................

Honako hau azaltzen du:

Atarrabiako udaltzain izateko lanpostu bat, euskarazko proba hautazkoarekin, betetzeko deialdian onartua izatea nahi duela.

Deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen dituela,

Eskari honekin batera aurkezten dituela deialdian aipatzen diren proba fisikoak egiteko egoera onean dagoela ziurtatzen duen egiaztagiri mediko ofiziala eta izenematearen eskubideei dagokion ordainketaren agiria ere bai.

f Euskararen ezagutza kreditatzeko proba borondatezkoa egin nahi duela, 2.1.h artikuluan xedatutakoari jarraikiz. (Markatu bat hala nahi denean)

Horiek horrela,

Eskatzen dut:

Eskabide hau epearen barrenean eta behar bezala aurkeztutzat harturik, onartua izatea Atarrabiako udaltzain izateko lanpostu ba, euskarazko proba hautazkoarekin, betetzeko oposizioan.

..................................n, 2006ko ..................ren ........(e)an

(Sinadura)

ATARRABIAKO UDALEKO ALKATE JAUNA

5. ERANSKINA

Hizkuntzak jakiteagatiko merituen balorazioa

_Frantsesa, ingelera edo alemanera ezagutzeagatik, Europar Batasuneko lan-hizkuntzak izaki, 5 puntu arte hizkuntza bakoitzaren ezagupenengatik.

_Euskararen ezagupenengatik, 5,25 puntu arte.

Ondorio hauetarako, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emaniko Gaitasun Agiria edota ofizialki aitorturiko titulazio baliokideren izateak, aurreko atalean aipatutako gehieneko puntuazioa lortzea dakar.

Aipatu titulazioa ezean, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko ikasturte bakoitzak gehieneko puntuazioaren 1/5 bat suposatuko du. Euskarari dagokionez, Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetan gainditutako "urrats" bakoitzak puntuazioaren 1/12 bat suposatuko du.

Iragarkiaren kodea: L0604854