38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat betetzeko deialdia. Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena

Aezkoako Batzarre Nagusiko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko proben epaimahaiak, 2005eko otsailaren 11ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdiari jarraituz, aditzera ematen du probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin batera:

1._Koldo Villalba de Diego: 83,79 puntu.

2._Iñigo Barberena Ramírez: 72,71 puntu.

3._Angel Antonio Juampérez Mandacen: 61,93 puntu.

4._Juan Carlos Aróstegui Ancho: 56,62: puntu.

5._Juan Manuel Ibiricu Iglesias: 37,75: puntu.

Orobat, Aezkoako Batzarre Nagusiko organo eskudunari Koldo Villalba de Diego jaunaren aldeko izendapen proposamena igorri dio, bera izan baita puntu gehien lortu duen izangaia.

Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoari jarraituz, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu, izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hogeita hamar eguneko epearen barnean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) Osasun ziurtagiri ofiziala, interesatuak karguan aritzea eragotziko liokeen eritasun edo akats fisikorik ez duela frogatzeko.

c) Zinpeko aitorpena, non hautagaiak adierazi behar baitu ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo eskubide-gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2006ko otsailaren 7an._Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L0604788