38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ETXALAR

Kultur etxerako langile finko bat, oposizio-lehiaketa bidez, lan-araubidean eta lanaldi erdian hartzeko deialdia. Izendapena

Kultur etxerako langile finko bat, lan araubidean eta lanaldi erdian hartzeko oposizio-lehiaketaren probetako epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 2005eko 109. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, irailaren 12an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko 113/1985 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 32. artikuluan xedatutakoa betez, Etxalarko Udalak, 2006ko otsailaren 16an egindako osoko bilkuran, Javier Iriarte Sansiñena izendatzea erabaki zuen, aipatutako lanposturako.

Etxalarren, 2006ko otsailaren 28an._Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0604117