38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

EGUESIBAR

Eguesibarko Udal Planaren Urbanizazioari buruzko ordenantzako 99.4 artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2006ko azaroaren 15en egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Udal Plan Orokorraren Urbanizazioari buruzko ordenantzako 99.4. artikuluko aldaketa.

Abenduaren 23an espedientea jendaurrean paratu zen, 2005eko 153. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkiaren bidez, eta hala egon den bitartean inork ez du inolako alegaziorik aurkeztu. 2006ko otsailaren 21eko bilkuran behin betikoz onetsi da aipatu aldaketa.

Hona hemen testu berria:

"99. artikulua. Energia elektrikoaren hornidura.

Baldintza orokorrak:

Energia elektrikoaren hornidura sarea ondoko baldintza hauen menpe dago:

4._Industriako erabilera duten eraikinetan, 100 W/m² gutxienez ere."

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Eguesen (Eguesibar), 2006ko martxoaren 16an._Alkate udalburua, José A. Andía García De Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0604668