38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GALAR

Eraikuntzari buruzko ordenantza orokorreko aldaketa. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko martxoaren 2ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Galar Zendeako Udala Planeko Eraikuntzari buruzko ordenantzako 12. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan eta 35/2002 Foru Legearen 64.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Getze-Galarren, 2006ko martxoaren 14an._Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0604598