38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

MURCHANTE

Murchanteko Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Murchanteko Udalak, 2006ko martxoaren 6ko osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Charas etxebizitza unitateko ur saneamendu sareak iparraldeko ingurabidearen azpian egiten ari den sare orokorrari lotzeko trazadurari buruzko espedientea, non eransten baita euri uren sarearen trazadura paralelo bat baina soilik Cuesta de la Tejería kaleraino; bi trazadurak azpiegituren sistema orokor gisa sartuko dira udal planeamenduan.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74,1. artikuluan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Murchanten, 2006ko martxoaren 7an._Alkate udalburua, Carlos Villafranca González.

Iragarkiaren kodea: L0604565