II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BURLATA
Aldaketa hasiera batean onetsirik udalerri honetako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean, S-6 jarduketa unitateari dagokionez
Burlatako Udalak, bertzeak bertze, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2006ko martxoaren 1ean egin bilkura arruntean:
1._Aldaketa hasiera batean onestea udalerri honetako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, S-6 jarduketa unitateari dagokionez. Angel Fernández de Piérola arkitektoak prestatua da, eta behar den elkargo ofizialak ikus-onetsia 2006ko otsailaren 3an.
2._Udal Planeko aldaketa hori jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, gutxienez ere Nafarroako Foru Komunitatean gehien zabaltzen diren egunkarietariko batean eta Burlatako Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluei jarraikiz.
3._Obra lizentziak ematea eten dela adieraztea, erabaki honen lehenbiziko puntuko aldaketak ukitzen duen eremuan.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Delako proiektua Udaleko bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren alegazio guztiak aurkeztu ere, jendea hartzeko orduetan.
Burlatan, 2006ko martxoaren 7an._Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0604448