38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARES

Ordenantza fiskaletako aldaketak eta 2006ko ekitaldiko tasa eta prezio publikoak ezartzea hasiera batean onetsirik

Garesko Udalak, 2005eko abenduaren 28ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2006an indarrean izanen diren karga-tasen, ordenantzen eta tasen aldaketa; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar (30) egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Ezarritako epean eta moduan erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Garesen, 2006ko abenduaren 28an._Alkatea, Eva Erro Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0604428