38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

HIRIBERRI-AEZKOA

Ordenantza hasiera batez onetsirik

Hiriberriko Udalak, 2006eko martxoaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Herriko bideen eta mendiko pisten erabilera arautzen duen ordenantza fiskaleko 4, 6, 9 eta 11. artikuluetako aldaketa. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, onespenaren erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hiriberri-Aezkoan, 2006ko martxoaren 3an._Alkatea, María Isabel Ancho Burusco.

Iragarkiaren kodea: L0603995