38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2006ko otsailaren 10ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, teilatupeko solairuaren garaierari eta estalkien maldari dagokionez, betiere Donezteko Udalak eginiko proposamenari jarraikiz eta espedientearekin batean aurkeztu den dokumentazio teknikoarekin bat, Francisco Francés Olloqui jaun arkitektoak prestatu baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2006ko otsailaren 17an._Alkate-udalburua, José C. Irigoyen Irungaray.

Iragarkiaren kodea: L0603941