38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Udal Planeko aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2006ko otsailaren 10eko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala, hiri lurzoruari dagokiona (2. poligonoko 36. eta 280. lurzatiak). Aldaketaren bidez 280. lurzatia etxebizitzetarako hiri lurzoru gisa sailkatuko da, José Manuel Juanena jaunak Nueva Juanena, S.L. ordezkatuz egin duen proposamenari jarraikiz eta Sebastián López Aznárez jaun arkitektoak prestatutakoaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2006ko otsailaren 16an._Alkate-udalburua, José C. Irigoyen Irungaray.

Iragarkiaren kodea: L0603940