38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Lizarrako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa baten hirigintza araudia, Oncineda alderdiari dagokiona, esparru horretan Udalaren kirol instalazioak ezarri eta egin ahal izateko

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 12an emandako 539/2005 Foru Dekretuaren bidez (2005eko 119. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, urriaren 5ean) behin betiko onetsi zen Lizarrako hiri antolamenduko plan orokorra aldatzeko espedientea, Oncinedako kirol eremuari dagokiona eta Lizarrako Udalak sustatua. Ingurumen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, argitara eman ziren (2005eko 144. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 2an) haren hirigintza arauak.

Argitalpen ofizialaren testuan akatsak badirenez, eta haiek zuzendu nahirik, honako honen bidez Oncinedako kirol eremuko hirigintza arautegia ematen da argitara oso-osorik. Hona hemen haren testua:

"ONCINEDA" UDALAREN KIROL EREMUKO HIRIGINTZA ARAUAK

Identifikazioa

Ekipamenduetarako sistema orokorra, Oncineda alderdian kokatua, Udalaren kirol instalazioak bertan egiteko.

Sailkapena

Sistema orokorra lurzoru urbanizagarri sektorizatuan.

Kalifikazioa

Ekipamendu publikoa. Kirol ekipamenduetarako.

Antolamendu arauak

Antolamendu xehekatua zehaztuko da tramitatu beharko den plan berezian.

Kirol eremutako geldituko den lurzati garbiaren % 60 okupatu ahalko da gehienez ere eraikin estaliekin.

Eraikuntzako ezaugarriak, hala nola, eraikinaren gehieneko garaiera, erlaitzerainoko gehieneko garaiera eta bertzelakoak, tramitatu beharko den plan berezian zehaztuko dira.

4. poligonoko 412. lurzatia dagoen eremuak ahal dela mantendu eginen du egungo zuhaiztiaren itxura, eta bakar-bakarrik onartuko dira kiroletarako lur gaineko jarduketak eta altzari osagarriak, hala nola: bideak, ibilbideak, jarlekuak, paper ontziak, seinaleak, etab.

Egungo 424. lurzatiaren eremuan, eta jarduketarako beharrezkoak diren lur-erauzketak eta betelaneko ekarpenak egin ondoren, ahal dela mantendu egin beharko da gaurko landaredia, sortuko den ezpondaren babesgarri.

Erabilera arauak

Erabilera nagusia: ekipamendu publikoa. Kirol ekipamenduetarako.

Erabilera onartuak: ekipamendu publikoen beste edozein erabilera, kirol ekipamenduekin bateragarria dela justifikaturik (gizarte etxea, kirol instalazioen bulegoak, etab.).

Erabilera debekatuak: gainerakoak.

Aprobetxamendu arauak:

Jarduketaren azalera = 111.920 m².

Aprobetxamendua definitzen dute kirol erabileretarako lurzati garbiaren gehieneko okupazioak (eraikin estaliek azaleraren % 60 hartzen ahal dute) eta eraikinen gehieneko altuerak, hori tramitatu beharko den plan berezian zehaztuko baita.

Kudeaketa arauak

Jarduketa sistema: desjabetzapena (salbu eta Udalak hitzarmenak egiten baditu jabeekin, erosketa edo trukeen bidez lurrak eskuratzeko).

Jarduketa garatzeko, plan berezi bat izapidatuko da, antolamendu xehekatua finkatuz bertan.

Jarduketak okupatutako oihan lurzorua konpentsatzeko, gehienez ere, okupatutako azaleraren antzekoa den beste azalera bat emanen da; Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Oihanen Atalak ezartzen dituen determinazioen arabera zehaztuko da hori, kontuan hartuta (erabakita dagoen bezala) Lizarrako kasu partikularra, bertako lurraldeari dagokionez.

Determinazio mota desberdinak

Antolamenduko determinazio egituratzaileak:

_Lurzoruaren sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

_Erabilera nagusia: ekipamendu publikoa. Kirol ekipamenduetarako.

_Eraikin estaliei dagokienez, lurzatiaren azaleraren gehieneko okupazioa: % 60.

Antolamendu xehekatuko determinazioak: gainerakoak."

Aditzera ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1. artikuluan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta lege testu bereko 21.1.r) artikuluak ematen Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen eskumena erabiliz.

Lizarran, 2006eko martxoaren 1ean._Alkate udalburua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0603838