38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Hondakinen bilketa zerbitzuaren erregelamendua, Udalaren obra-hondakindegian botatzeko. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2006ko otsailaren 23an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erregelamendua behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Olaztin, 2006ko otsailaren 27an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L0603834