38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Udalaren hirigintza plana aldaturik

Olaztiko Udalak, 2006ko otsailaren 23an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

"Hasiera batez onestea planeko aldaketa xehekatua, Maiatzaren 2aren plazako 4 eta 5 zenbakien arteko kalexka kentzeko. Aldaketa Iortia, S.L. enpresak sustatu du."

Jendaurrean egonen da, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Espedientea interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Olaztin, 2006ko otsailaren 28an._Ordezko alkatea, Marcelino Galparsoro Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L0603832