38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERASKOAIN

2006. urteko ekitaldiko zerga-tasen onespena

Beraskoaingo Udalak, 2006ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

A._Ondoko karga-tasak eta tasak finkatzea, 2006ko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: % 0,27.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,5.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 4.

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Indizea: 1.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga. Ehunekoa: % 3, urte tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: % 15.

Tasa, obretako lizentzia emateagatik eta hirigintzako bestelako jarduketengatik: hirigintzako txostenaren kostua, Udaleko arkitekto aholkulariak aurkezten duen ordainagiriaren arabera, eta erabakiak prentsan argitaratzeko kostua, indarrean den legeriak eskatzen duenari jarraituz.

Beraskoianen, 2006ko otsailaren 14an._Alkatea, Benito Aquerreta Ecay.

Iragarkiaren kodea: L0603725