38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZARE

Ordenantza hasiera batean onetsirik

Udalak, 2006ko otsailaren 17ko bilkuran, Udal hilerriko tasa arautzen duen ordenantza fiskala onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Zaren, 2006ko otsailaren 22an._Alkatea, Víctor Manuel Iriarte Anaut.

Iragarkiaren kodea: L0603626