38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BURLATA

Burlatako trafikoa arautzeko udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2006ko otsailaren 1ean egin bilkura arruntean, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona hemen testu osoa:

1. Hasiera batean onestea Burlatako bide publikoen erabilera eta trafikoa arautzen dituen ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoa betetzeko, ordenantza hau jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondoren, herritarrek eta interesa dutenek epe horretan aztertu eta bidezko erreklamazioak, kexak eta oharrak egin ditzaten.

3. Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bihurtuko da, baldin eta inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten, baina horrek ez du baztertzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean osorik argitaratzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legeko 326. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

4._Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sinatzeko.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioetarako, eta ohartarazten da egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Burlatan, 2006ko otsailaren 13an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0603476