38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko aldaketa, Z.O.R.-2/U.I.XVari buruzkoa (Nafarroako Parlamentuko garajera sartzeko arrapala). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2006ko otsailaren 16ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 06-OTS-16 (3/CU)

"Ikusirik Iruñeko Udal Plana aldatzeko proiektua, Z.O.R-2/U.I.XVari buruzkoa, eta espedienteko txostenekin bat etorriz,

Ondoko hau erabaki da:

1. Onestea Iruñeko Udal Planeko aldaketa, Z.O.R.-2/U.I.XVari buruzkoa (Nafarroako Parlamentuko garajera sartzeko arrapala).

2. Dokumentua behin betiko onetsi aurretik, onetsitako proiektuaren testu bateginaren bost ale, ikus-onetsiak, aurkeztu beharko ditu erakunde sustatzaileak Udalaren Hirigintza Gerentzian. Bertan honako alderdi hauek bilduko dira:

1. Araudi Partikularreko 5.3.j "Aparkalekuak" idatz-zatiari buruzkoa. Lurzoruaren eta azpilurzoruaren okupazioaren azalera da aipatutako helburua lortzeko behar den bestekoa. Araudi horrek "ezinbesteko gutxieneko azaleraz" hitz egin behar du, eta grafikoki adierazi, gehienez okupatu beharreko espazioa.

2. 6. idatz-zatia, "bestelako jarduketak". Rozalejoko markesaren kalea oinezkoendako bihurtzeak eta sartzeko arrapala berriak bateragarriak izan behar dute, eta horretaz gain, urbanizazio obrak Nafarroako Parlamentuak ordaindu beharko ditu. Garajea irekitzeko lizentzia emateko baldintza izanen da obra horiek egitea.

3. Araudi grafikoa. Aurkeztutako antolamendu planoan 1/800 eskalan egin da arrapala, neurrien kotak eta erabilera xehekatuak zehaztu gabe. Hori guztia 1/500 eskalan egin behar da.

4. Sarasate pasealekuko aparkalekua eginen balitz, eta Navas de Tolosa kaletik arrapala egiterik balego, Parlamentuko aparkalekurako sarbidea handik eginen litzateke, betiere teknikoki eta ekonomikoki bideragarria balitz, edo Rozalejoko markesaren kaleko arrapala erabiltzea beharrezkoa balitz aparkaleku hori errazteko, Parlamentua behartua egonen litzateke hura baimentzera."

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erabaki honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 2709. orrialdean, 2006ko martxoaren 8koan argitaratutakoa baliogabetzen du, hau da, Iruñeko Udal Planeko aldaketa, Z.O.R.-2/U.I.XVari buruzkoa (Nafarroako Parlamentuko garajera sartzeko arrapala). Hasierako onespena.

Iruñean, 2006ko otsailaren 21ean._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0604762