38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

445/2006 EBAZPENA, martxoaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Rosario Iraizoz Fernández andreak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren espedientea (38/2006 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzen duena.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegiak aditzera eman du María Rosario Iraizoz Fernández andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela (38/2006 prozedura laburtua) Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak azaroaren 30ean emandako 1455/2005 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak uztailaren 20an emandako 804/2005 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa ezetsi zen.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa._Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak azaroaren 30ean emandako 1455/2005 Ebazpenaren aurka María Rosario Iraizoz Fernández andreak jarritako 38/2006 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzea. Ebazpen horren bitartez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak uztailaren 20an emandako 804/2005 Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa ezetsi zen. Gainera, ebazpen hau igortzen zaio interesatuari, ez baita bidezko Admnistrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluak aipatzen dituen epe-jartzeak egitea.

Bigarrena._Ebazpen honen berri interesatuei ematea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta Unibertsitate Publikoko errektoreak otsailaren 10ean emandako 207/2006 Ebazpenak ukitutako pertsonei aditzera ematea aipatu epaitegian agertzen ahal direla, nahi izanez gero, bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Ebazpen horren bitartez, merezimendu lehiaketa berariazkorako deia egin zen Liburutegietako teknikari laguntzaileen eta Artxibo eta Liburutegiko laguntzaileen Eskalako Administrazio eta Zerbitzuetako langile funtzionarioen lanpostuak betetzeko.

Iruñean, 2006ko matxoaren 15ean._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0604704