38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

312/2006 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2004ko abuztuaren 17an egin du eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokiak: Taxoare, Noain, Dorre-Elortzibar, Zulueta, Elortz eta Elo.

c) Instalazioaren xedea: energia elektrikoaren horniduraren kalitatea hobetzea eskualdean.

d) Ezaugarri nagusiak: aireko linea, 66 KV-koa, zirkuitu bakunekoa, "Cordovilla-Zangoza" izenekoa, 00.18 eta 00.19 euskarrien artean, 181 m-koa, LA-175, metalezkoak, Noain-Elortzibarren.

Aireko linea, 66 KV-koa, zirkuitu bikoitzekoa, "Cordovilla-Zangoza" eta "Cordovilla-Tafalla II" izenekoa, hasiera 00.19 euskarrian, 11.670 m-koa, LA-175, metalezkoak, eta bukaera "Eloko S.T.R." subestazioan, Taxoare, Noain, Dorre-Elortzibar, Zulueta, Elortz eta Eloko mugapeetan.

Aireko linea, 66 KV-koa, zirkuitu bakunekoa, "Cordovilla-Tafalla II" (Elo aldera) izenekoa, hasiera 00.16 euskarrian, 667 m-koa, LA-175, metalezkoak, eta bukaera 00.19 euskarrian, "Cordovilla-Tafalla II" eta "Cordovilla-Zangoza" linean, Noain-Elortzibarren.

Aireko linea, 66 KV-koa, zirkuitu bakunekoa, "Cordovilla-Tafalla II" (Tafalla aldera) izenekoa, hasiera 00.16 euskarrian, 376 m-koa, LA-110, metalezkoak, eta bukaera 00.17 euskarrian, "Cordovilla-Tafalla II" linean, Noain-Elortzibarren.

Aireko deribazioa, 66 KV-koa, zirkuitu bikoitza, "Cordovilla-Zangoza" eta "Cordovilla-Tafalla II" izenekoa, 00.60 euskarritik, 229 m-koa, 100 A1/S1A-175, metalezkoak, eta bukaera 00.03 euskarrian, "Nafarroako Ubidea" aireko linean, Elon.

Aireko deribazioa, 66 KV-koa, zirkuitu bakuna, "Cordovilla-Zangoza" eta "Cordovilla-Tafalla II" lineako 00.61 euskarritik, 375 m-koa, LA-125, metalezkoak; bukaera Serreria eraldakuntza zentrora doan deribazioko 03 euskarrian, Elon.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 760.056,21 euro.

Eskabide hori jendaurrean jarri zen (2005eko ekainaren 16ko Diario de Navarran, 2005eko ekainaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Noaingo eta Eloko udaletako iragarki oholetan); Cruz María Larrañeta Monreal jaunaren idazki bat jaso da, eskatuz ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendan, Noaingo udalerrian, 3. poligonoko 204. lurzatia, Asunción Yalar Lesaca andrearena, ageri den tokian udal bereko 6. poligono 204. lurzatia, Cruz María Larrañeta Monreal jaunarena, jar dadila. Onartu egin da, akats material bat izan delako.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

2. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua onestea; Iruñean datatua da 2003ko azaroan eta Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua. 12 hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

3. Ebazpen hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentura igortzea (Zainketa Zerbitzua, Ustiapen Atala), San Ignazio etorbidea, 3, 31002 Iruña, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Orreaga etorbidea, 7, Iruñea - 31002) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Ebroko Ur Konfederazioari (Sagasta Pasealekua, 24-28, 50071 Zaragoza), Noaingo Udalari (Errege kalea, 62 A, 31110 Noain) eta Eloko Udalari (Burgo kalea, 4, 31471 Elo). Aditzera ematen da ebazpenaren kontra zilegi izanen dela administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 15ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0603064