38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

311/2006 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko baimena eman, dagokion proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzen duena.

Iberdrola D.E.S.A.U. enpresak 2005eko maiatzaren 12an egin du eskakizuna, ondotik aipatzen diren ezaugarri nagusiak dituen linea elektriko baten instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzeko, bide zortasuna ezartzearren, eta linea elektrikoak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklara dadin:

a) Eskatzailea: Iberdrola D.E.S.A.U.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Murieta.

c) Instalazioaren xedea: Argindar-horniduraren kalitatea hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: 13,2 KV-ko aireko deribazioa, STR Murieta-Murieta lineako 00-09 zk.ko euskarritik hasita, 964 metro, AL-Ac 100-A1/S1A eta bukaera AP-07 zenbakiko euskarrian eta, handik, 130 metroko lur azpiko tartea, DHV-Z1/150; eta bukaera maniobra eta sekzionamenduko C.M. berri batean, VRESA enpresaren harrobirako, Zozkuna eta Arredoia izeneko alderdietan, Murietako mugapean.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 60.041,42 euro.

Eskaera jendaurrean jarri zen (2005eko abuztuaren 3ko Diario de Navarran eta 2005eko irailaren 2ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean), eta ezarritako epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzea, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52, 53 eta 54. artikuluetan, eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 148. eta 149. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako.

2. Instalazioa egiteko aurkezturiko proiektua onestea eta 12 hilabeteko epea ematea lanak egiteko. Proiektua Lizarran datatua da, 2005eko apirilean, Jesús Amézqueta Morrás industri ingeniari teknikoak sinatua.

3. Ebazpen hau Iberdrola D.E.S.A.U.ri (Orreaga etorbidea, 7, Iruñea, 31002) eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinaraztea, eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 15ean._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

Iragarkiaren kodea: F0603063