38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

148/2006 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Iruñeko "Trelleborg Inepsa, S.A." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2006ko lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 21/2006).

Ikusirik Iruñeko "Trelleborg Inepsa, S.A." enpresarako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko lansarien berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 21/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 7an sartu da 2006ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 87/2005).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Iruñeko "Trelleborg Inepsa, S.A." enpresaren (kodea: 3104302) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

"TRELLEBORG INEPSA, S.A." ENPRESAREN LANSARIEN ALDAKETA 2006RAKO

ERABAKIEN AKTA

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 18an, Trelleborg-Inepsa S.A.ren zuzendaritza, Giza Baliabideen zuzendariak ordezkatua, eta Trelleborg-Inepsa enpresaren langileen ordezkariak, hau da, enpresa batzordea, eta sindikatuetako ordezkariak:

1. 2006ko lansarien taulak erabaki eta izenpetu dira.

2. Erabakien akta honen eranskinean dago jasorik lansarien taula:

Helbidea: Javier Morrás.

Enpresa batzordea: Agustín Ruiz, Fernando Redín, Mariano Villa, Carlos Martín Roberto Vicente, Antonio González, Laurentino Eraso, Isidro Pascual, Orlando Millán, Sagrario Aizcorbe, Ana Isabel Jiménez, Corinda Rendo eta Javier Mendive.

Sindikatuen ordezkariak: Pedro Fernández, Ignacio Rípodas, Felipe García eta Aitor Díez.

2006KO LANSARIEN TAULAK

Hilekoak

K A T E G O R I A K LANSARIA APARTEKOAK ANTZINATASUNA GAUEKO TXANDA ZIKINKERIAREN PLUSA

L. TITULUDUNAK

Zuzendaria 1868,65 1784,88 1178,63 _ _

Tekn.burua 1546,07 1542,59 1009,02 _ _

Teknikaria 1508,77 1421,33 917,51 _ _

TITULURIK GABEKO L.

Kontramaisua 1323,67 1179,07 762,89 28,20 _

Arduraduna 1300,32 1103,38 740,92 27,18 12,58

Laborategiko lag. 1148,97 1012,43 651,82 _ _

Lab. Lag.-izangaia 997,77 880,44 606,57 _ _

BULEGOKO L.

Proiektu-delineatzailea 1402,51 1179,07 801,03 _ _

Delineatzailea 1362,31 1118,45 777,38 _ _

Laguntzailea 1107,23 1045,68 666,97 _ _

ANTOLAMENDUKO L.

1. atalburua 1370,33 1239,56 782,08 _ _

2. atalburua 1316,07 1179,07 750,18 _ _

1. teknikaria 1250,24 1233,78 711,44 _ _

2. teknikaria 1200,48 1103,38 682,17 _ _

Laguntzailea 1148,98 1047,23 651,83 _ _

ADMINISTRAZIOKO L.

1. mailako burua 1512,00 1328,41 919,57 _ _

2. mailako burua 1408,76 1239,56 848,65 _ _

1. mailako ofiziala 1326,34 1179,07 803,48 _ _

2. mailako ofiziala 1295,07 1118,47 774,72 _ _

Laguntzaileak 1175,01 1045,68 692,17 _ _

2006, behin-behinekoa:

_KPI: 1,020

_Hitzarmena: 0,005

_Igoera: 1,025

Egunean

PROFESIONAL OFIZIAL LAGUNTZAILEAK

1. mailako ofiziala 40,73 1238,75 1513,45 707,84 46,68 24,89 11,67 44,70

2. mailako ofiziala 39,85 1211,95 1481,18 682,97 45,63 23,12 11,41 44,70

3. mailako ofiziala 39,49 1201,41 1453,78 649,10 45,27 18,11 11,32 44,70

INDUSTRIAKO PROFESIONALAK

1. mailako profesionala 40,64 1236,10 1481,18 673,94 46,61 24,13 11,65 44,70

2. mailako profesionala 39,78 1210,09 1453,78 646,07 45,63 23,09 11,41 44,70

Lag.espezialista 37,94 1153,85 1444,67 646,07 43,35 17,34 10,84 44,70

Peoia 37,65 1144,81 1435,41 _ 43,00 17,21 10,75 44,70

2. mailako peoia 28,94 880,37 1043,38 _ 32,74 15,74 8,19 44,70

Budinadorako lanpostuaren osagarria: 37,55.

Nahasketetako lanpostuaren osagarria: 35,53.

Erreguladoreko lanpostuaren osagarria: 37,55.

Logistikako osagarria: 94,46.

Injekzioko koordinatzailearen osagarria: 70,61.

Asteburuko koordinatzailearen osagarria: 70,61.

Arduraduna ordezkatzeagatiko plusa: 8,83.

Prestasuneko plusa: 96,28.

Laguntza ezkontzagatik: 192,57.

Laguntza seme-alabak jaiotzeagatik: 61,50.

Eskola laguntza: 46,13.

Konpresio pilotuaren osagarria: 70,61.

Ekoizpeneko prima:

100,00: _.

110,00: 2,66.

120,00: 5,31.

130,00: 10,78.

140,00: 16,47.

2. mailako peoien gehieneko prima: 13,93.

Mozkinen paga: 1094,05.

Asistentzia: 0,73.

Zati finkoaren p.: 25,68.

Zati aldakorraren p.: 18,19.

Iragarkiaren kodea: F0603204