38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

146/2006 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 23/2006).

Ikusirik Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 23/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko otsailaren 9an sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2005. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 53/2003).

2. Espediente honen izapidaketan, aplikatu beharreko lege eta erregelamenduen manuak bete direla.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen duela Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren bidez eman dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Arte grafikoak eta industria osagarriak" sektorearen (kodea: 3100405) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen Erregistrora bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen berri ematea negoziazio batzordeari eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "ARTE GRAFIKOAK ETA INDUSTRIA OSAGARRIAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2005EKO SOLDATEN BERRIKUSPENARI BURUZKO AKORDIOA

A K T A

Iruñean, 2006ko otsailaren 1eko 16,30:00etan.

Valentín Velasco Carrasco jauna buru zela bildu zen Nafarroako arte grafikoen eta industria osagarrien sektoreko Hitzarmen Kolektiboaren Interpretaziorako Batzorde Paritarioa, honako entitate eta ordezkari hauez osaturik:

UGT sindikatua, Luis Hernández Inac jaunak ordezkatua.

"Asociación Navarra de Empresarios de Artes Gráficas de Navarra" (ADEGRAN), Mar González andreak eta Juan Ignacio Sánchez Ezcaray jaunak ordezkatua.

Bi alderdiek, legezko gaitasuna elkarri aitorturik,

Erabaki dute:

Lehena._Asociación de Empresarios de Artes Gráficas e Industrias Auxiliares de Navarra (ADEGRAN) elkarteko eta UGT sindikatuko ordezkariek akta honi erantsitako soldaten taulak onetsi eta izenpetu dituzte, 2005eko ordainsarien berrikuspenari dagozkionak, hain zuzen ere.

Bigarrena._Lansarien taulako testuaren bi ale Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igortzea, erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko beharrezkoa dena egin dezan, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Horretarako, ahalmena eman zaio batzordeburuari, beharrezkoak diren kudeaketak egin ditzan.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu da goian aipatu toki eta egunean._Batzordeburua, Valentín Velasco Carrasco. UGTren aldetik, Luis Hernández. ADEGRANen aldetik, Mar González eta Juan Ignacio Sánchez Ezcaray.

ARTE GRAFIKOETAKO 2005EKO SOLDATEN TAULA (EUROTAN) 2005EKO ABENDUAREN 31KO KPI ERREALA ERANTSITA

(1) 0,70 278,01 354,20 632,21 674,36 9.525,30

(2) 0,90 339,85 390,19 730,04 778,71 10.999,21

(3) 1,16 501,71 489,00 990,71 1.056,74 14.926,69

1,40 548,99 575,84 1.124,83 1.199,82 16.947,44

1,47 568,86 589,33 1.158,19 1.235,41 17.450,05

1,55 589,91 606,59 1.196,50 1.276,28 18.027,31

1,63 601,08 601,50 1.202,58 1.282,75 18.118,91

1,70 619,49 615,07 1.234,56 1.316,85 18.600,75

1,80 641,38 628,28 1.269,66 1.354,29 19.129,52

1,90 672,85 649,85 1.322,70 1.410,88 19.928,69

2,00 704,37 671,43 1.375,80 1.467,51 20.728,64

2,10 735,94 692,90 1.428,84 1.524,09 21.527,80

2,20 776,98 717,21 1.494,19 1.593,80 22.512,42

2,40 830,50 757,63 1.588,13 1.694,00 23.927,83

2,60 893,42 800,88 1.694,30 1.807,26 25.527,44

2,80 956,39 843,75 1.800,14 1.920,16 27.122,13

3,00 1.019,40 887,24 1.906,63 2.033,73 28.726,61

3,10 1.050,95 908,95 1.959,90 2.090,56 29.529,11

3,90 1.301,78 1.152,23 2.454,01 2.617,61 36.973,76

(1) 16 urteko ikastuna.

(2) 17 urteko ikastuna.

(3) 18 urteko ikastuna.

Lanpostuen gutxieneko kalifikazioa, eranskin gisa adierazitakoak izan ezik, 1,40 da langileak enpresan urtea bete arte; hortik aurrera 1,47.

Iragarkiaren kodea: F0603202