38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

220/2005 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, prestakuntzako jardueren ziurtagiriak jaulkitzea Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzuko eta Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko zuzendarien esku uzten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua izeneko erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 12ko 112/2005 Foru Dekretuaren 3.2 artikuluan erakunde autonomo horren gain uzten da prestakuntza jarduerei dagozkien diplomak eta parte hartzeari eta aprobetxatzeari buruzko ziurtagiriak egitea.

Bestaldetik, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua izeneko erakunde autonomoko estatutuak onesten dituen irailaren 12ko 112/2005 Foru Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, zuzendari kudeatzaileak eskurantza batzuk Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zerbitzuetako zuzendarien esku uzten ahal ditu, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen irailaren 12ko 112/2005 Foru Dekretuaren 16. artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzuko eta Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuko zuzendarien esku uztea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak, bakarrik nahiz elkarlanean, antolatzen dituen prestakuntza jardueren ziurtagirien arloan zuzendari kudeatzailearenak diren eskurantzak.

2. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak edozein unetan eskatu ahalko du ziurtagiria ematea, bere eginkizuna baita, irailaren 12ko 113/2005 Foru Dekretuarekin bat.

3. Prestakuntza jardueren ziurtagiria ebazpen honen bidez ezarritako eskuordetzeaz baliatuz emateko egintza administratiboetan espresuki aipatuko da hala dela. Ondorio guztietarako, ulertuko da Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak eman dituela ziurtagiri horiek.

4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusira, Prestakuntza eta Psikologia Zerbitzura eta Euskara eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2005eko azaroaren 25ean._Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: F0603292