38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

94/2006 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2005eko lansarien berrikuspena erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 14/2006).

Ikusirik Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2005eko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 14/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko urtarrilaren 27an sartu da 2005eko lansarien berrikuspenari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 60/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorearen (kodea: 3102705) lansarien berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 3an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

NAFARROAKO "GOZOKI, OPIL ETA PASTEL PRESTALEKU ETA FABRIKAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO PROBINTZIALA

A K T A

Iruñean, 2006ko urtarrilaren 24an, arratsaldeko 16:30ean bildu zen Nafarroako "Gozoki, opil eta pastel prestaleku eta fabrikak" sektorerako Lan Hitzarmen Kolektibo probintzialaren negoziazio mahaia, ondotik adierazten diren entitate eta ordezkari hauek bertan zirela:

Asociación Navarra de Empresarios Artesanos de Pastelería (ANEP) izeneko elkartearen izenean: Gabriel Lamberto eta Sara Garro.

CCOO sindikatuaren izenean: Isabel Montiel

UGT sindikatuaren izenean: Sonia Palomo eta David Laguardia

Ekitaldiari hasiera eman ondoren

Erabaki dute:

Lehena. Lan hitzarmen kolektibo honen 7. artikuluan aurreikusitako lansari berrikuspena egitea, ondorioak 2005eko abenduaren 31tik aurrera izateko, eta akta honi eranstea. Berrikuspenaren ondorioz, lansariek % 1,7ko igoera izanen dute, 2005eko KPIren desbideraketa erreala dela eta, eta beraz, azkenik, lansarien igoera 2005ean % 4,45ekoa izanen da 2004ko abenduaren 31n indarra zuten taulekin alderaturik.

Bigarrenik._Soldata igoeraren ondoriozko taulen eta soldata taula berrien bina ale igortzea Nafarroako Gobernuko Industria, Merkataritza, Turismo eta Lan Kontseilaritzara, jakin dezan. Halaber, espresuki eskatzea behar den guztia egin dadila erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, Langileen Estatutuaren 90. artikuluko 2. eta 3. ataletan agindutakoari jarraikiz.

Aztertzeko beste gairik ez izanik, bilerari bukaera eman zaio eta akta hau prestatu da, bertaratuek sinatu dutena, idazpuruan aipatu toki eta egunean.

I. ERANSKINA

Soldaten taulak (indarraldia:2005-01-01etik 2005-12-31ra) Lansarien berrikuspena

Arduraduna 39,70 25,63

Lehen mailako ofiziala 35,42 24,50

2. mailako ofiziala 32,15 23,34

Laguntzailea 29,94 22,27

Garbiketako langileak 25,80 20,82

Peoia 29,02 21,14

Dendaria, 18 urtez goitikoa 26,35 21,24

17 urteko langilea, ez-ikastuna 18,30 13,72

16 urteko langilea, ez-ikastuna 15,88 13,02

Prestakuntzako kontratuak:

1. urtekoa 21,77

2. urtekoa 24,67

3. urtekoa 29,02

Gainerako kontzeptu ekonomikoak (indarraldia: 2005-01-01etik 2005-12-31ra)

10. artikulua Laneko jantziak: 22,72 euro.

22. artikulua Gaueko lanaren gehigarria: 1,81 euro.

23. artikulua Herriko festa: 40,52 euro.

31. artikulua Aparteko orduak:

_Saltokiko langileak (dendariak): 6,68 euro.

_Prestalekuko langileak: 8,22 euro.

Lansarien taulak (indarraldia: 2005-01-01etik 2005-12-31ra) Lansarien aldaketa - Aldeak

Arduraduna 0,64 0,41

1. mailako ofiziala 0,58 0,40

2. mailako ofiziala 0,52 0,38

Laguntzailea 0,49 0,36

Garbiketako langileak 0,42 0,34

Peoia 0,47 0,35

Dendaria, 18 urtez goitikoa 0,43 0,34

17 urteko langilea, ez-ikastuna 0,30 0,22

16 urteko langilea, ez-ikastuna 0,26 0,21

Prestakuntzako kontratuak:

1. urtekoa 0,36

2. urtekoa 0,40

3. urtekoa 0,47

Gainerako kontzeptu ekonomikoak (Indarraldia: 2005-01-01etik 2005-12-31ra). Aldeak

10. artikulua Laneko jantziak: 0,36 euro.

22. artikulua Gaueko lanaren gehigarria: 0,03 euro.

23. artikulua Herriko festa: 0,66 euro.

31. artikulua Aparteko orduak:

_Saltokiko langileak (dendariak): 0,11 euro.

_Prestalekuko langileak: 0,13 euro.

Iragarkiaren kodea: F0602437