38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak

91/2006 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Azagrako "Ultracongelados Virto, S.A." enpresarako Lan Hitzarmen Kolektiboaren 2006ko lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 10/2006).

Ikusirik Azagrako "Ultracongelados Virto, S.A." enpresarako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko lansarien aldaketari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 10/2006).

Gertakariak:

1. Departamentu honetan 2006ko urtarrilaren 26an sartu da 2006ko lansarien aldaketari buruzko akordioa, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan xedaturikoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 65/2004).

2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.

Zuzenbideko oinarriak:

1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.

2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. Tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.

3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, lehenago aipatutako manuen ondorioz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Azagrako "Ultracongelados Virto, S.A." enpresaren (kodea: 3107522. "Industrialdea" zentroa) lansarien aldaketari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea.

2. Ebazpen hau Hitzarmenen erregistrora igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau negoziazio batzordeari jakinaraztea eta ohartaraztea, bide administratiboa agortzen ez baitu, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, bi mila eta seiko otsailaren hiruan. Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.

ULTRACONGELADOS VIRTO, S.A. ENPRESARAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN LANSARIEN ALDAKETA

Nafarroako Azagra herrian, Ultracongelados Virto, S.A. enpresaren egoitzan (Industrialdeko zentroa, C lurzatia), 2006ko urtarrilaren 24ko arratsaldeko 5:30ean bildu ziren enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak. Hona hemen haien izenak:

_Zuzendaritzaren izenean:

Sara Virto Muro andrea, Angel Iñigo Pastor jauna eta José María Arregui Zamorano jauna (enpresa aholkularia).

_Langileen izenean:

Pelayo Urío Napal jauna, Fernando Medrano Moreno jauna, Ana Navarro Gómez andrea, Pedro Mangado Pinillos jauna (UGTko aholkularia), Miguel Angel Ríos Lorenzo jauna, Irene Ochoa Jiménez andrea, Jesús María Marín Arjona jauna eta Francisco Zurita Santo jauna (CCOOko aholkularia).

Bi aldeek gaitasuna aitortu diote elkarri eta ondokoa erabaki dute:

1. Ultracongelados Virto, S.A. enpresako Industrialdeko C lurzatiko zentrorako lan hitzarmen kolektiboaren 2006ko lansarien taula onetsi eta sinatzea.

2. José María Arregui Zamorano jaunari ahalmena ematea behar diren kudeaketak egin ditzan, lansarien taula dagokion bulego publikoan erregistratu eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko.

Eta beren adostasuna adierazteko, goian adierazitako tokian eta egunean.

2006KO ORDAINSARIEN TAULA PLANTILLAKO LANGILE FINKOENTZAT

1.1 MAILA TEKNIKARIA, GOI MAILAKO TITULUDUNA 1.258,21 18.873,15 18,85 1,01 1,62

1.2 MAILA 1. MAILAKO BURUA. ADMINISTRARIA 1.160,77 17.411,55 17,39 0,95 1,49

1.3 MAILA TEKNIKARIA, ERDI MAILAKO TITULUDUNA 1.160,77 17.411,55 17,39 0,95 1,49

1.4 MAILA 2. MAILAKO BURUA. ADMINISTRARIA 1.111,13 16.666,95 16,65 0,88 1,43

1.5 MAILA ARDURADUN NAGUSIA 1.110,49 16.657,35 16,64 0,88 1,43

1.6 MAILA FABRIKAZIOKO TEKNIKARI BURUA 1.088,86 16.332,90 16,31 0,86 1,40

1.7 MAILA 1. MAILAKO OFIZIALA. ADMINISTRARIA 1.057,85 15.867,75 15,85 0,84 1,36

1.8 MAILA ATALEKO ARDURADUNA 1.054,59 15.818,85 15,80 0,84 1,35

1.9 MAILA BIDAIARI/SALTZAILEA 1.018,90 15.283,50 15,27 0,81 1,31

1.10 MAILA 1. MAILAKO OFIZIALA 981,58 14.723,70 14,71 0,84 1,26

1.11 MAILA 2. MAILAKO OFIZIALA.ADMINISTRARIA 975,77 14.636,55 14,62 0,84 1,25

1.12 MAILA 2. MAILAKO OFIZIALA-MAKINETAKO LANGILEA 974,63 14.619,45 14,60 0,84 1,25

1.13 MAILA ESPEZIALISTA-MAKINETAKO LANGILEA 955,24 14.328,60 14,31 0,84 1,23

1.14 MAILA ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA/LAGUNTZAILEA 939,11 14.086,65 14,07 0,84 1,21

1.15 MAILA SUKALDEKO LAGUNTZAILEGAIA. 17 URTE 782,18 11.732,70 - - -

1.16 MAILA SUKALDEKO LAGUNTZAILEGAIA. 16 URTE 723,59 10.853,85 - - -

Urteko soldata = hileko soldata x 15.

ALDIZKAKO LANGILE FINKOENTZAT ETA BEHIN-BEHINEKOENTZAT

2.10 MAILA 1. MAILAKO OFIZIALA 8,40 14,71 0,84 5,04 3,36 1,26

2.12 MAILA 2. MAILAKO OFIZIALA-MAKINETAKO LANG. 8,34 14,60 0,84 5,00 3,34 1,25

2.13 MAILA ESPEZIALISTA-MAKINETAKO LAG. 8,18 14,31 0,84 4,91 3,27 1,23

2.14 MAILA LAGUNTZAILEA 8,04 14,07 0,84 4,82 3,22 1,21

2.15 MAILA SUKALDEKO LAGUNTZAILEGAIA. 17 URTE 6,70 - - 4,02 2,68 -

2.16 MAILA SUKALDEKO LAGUNTZAILEGAIA. 16 URTE 6,20 - - 3,72 2,48 -

Soldata gordinean, orduka banatua, sartu da ondokoei dagozkien hainbanatutako zatien 100eko 66,67: igandeak edo, kasua bada, larunbatak, jaiegunak, oporrak eta aparteko 3 lansariak.

Iragarkiaren kodea: F0602440