38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

64/2006 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Nafarroako toki entitateek kiroldegien arloan inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2006ko deialdiaren arauak onesten dituena.

Kirolak Nafarroako toki entitateetan sortzen dituen lehentasunetariko bat kiroldegiak eraiki, handitu eta hobetzea da, kirola modu egokian egin ahal dadin. Horretarako, beharrezkoa da deialdi bat sortzea, dirulaguntzak emateko irizpideak ezarriko dituena.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak dirulaguntza publiko guztiak gobernatzen ditu eta bertan ezartzen dira printzipioak, irizpideak, eskumenak, eginbeharrak eta erantzukizunak, eta dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko bidea.

Nafaroako Kirolari buruzko uztailaren 15eko 15/2001 Foru Legeak, 6.2. o) artikuluan, Nafarroako Foru Komunitateko Kirol Administrazioaren esku uzten du kirola sustatzeko gaitasuna, dirulaguntzak emanez. 79. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen denez, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen interes orokorrerako presakotzat eta beharrezkotzat jotzen dituen kiroldegiak eraikitzea eta haietarako jarduketak egitea sustatu ahal izanen du.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2006ko otsailaren 20ko erabakiaren bidez, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari baimena eman zion gehienez ere 4.640.000 (lau milioi seiehun eta berrogei mila) euroko gastua egiteko, 2006ko eta 2007ko ekitaldien kontura, toki entitateen kiroldegietan inbertsioak egiteko, kapital transferentzien bidez, Nafarroako Kirolari buruzko 15/2001 Foru Legeko 79. artikuluko 5. idatz-zatian xedatu bezala.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako toki entitateek kiroldegien arloan inbertsioak egiteko dirulaguntzen 2006ko deialdiaren arauak onestea, arauzko kiroldegiak eraiki, handitu eta berritzeko, foru agindu honetako 1. eranskineko arauekin eta 2. eta 3. eranskinetan xedaturikoarekin bat.

2. Nafarroako Aurrekontu Orokorretan gehienez ere 4.640.000 (lau milioi seiehun eta berrogei mila) euroko gastua baimentzea. Horietarik, 2.320.000 (bi milioi hirurehun eta hogei mila) euro 2006rako gastu aurrekontuko "Toki entitateen kiroldegiak" izeneko 940001--95300--7609--336100 kontusailetik eta 2007ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaituko den kontusailetik beste 2.320.000 (bi milioi hirurehun eta hogei mila) euro.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 8an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

1. ERANSKINA

Arauak

1._Xedea.

Foru agindu honen xedea Nafarroako toki entitateei 2006rako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea da kiroldegi berriak eraiki, kiroldegiak handitu eta hobetu ditzaten, betiere kiroldegi horiek oinarrizkoak badira eta erabiltzaileei zerbitzu gehiago eskaintzen badizkiete.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak ezarririko programa bat garatzea dira, Nafarroako Foru Komunitatearendako interesagarria dena, hiru esparrutan: esparru funtzionalean, herri inguruan eta herrigunean. Hirurak deialdi honetako II. eranskinean garatzen da. Kirol azpiegituretarako programa planifikatzeko hiru maila izanen dira, sare berezian, sare osagarrian eta oinarrizko sarean oinarritzen direnak.

Betiere, deialdi honetako arauetan aipatzen diren kiroldegiek arauzkoak izan beharko dute eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak ezarririko Nafarroako Foru Komunitateko Kiroldegien Oinarrizko Eskuliburuari eta eraikuntzari buruzko orotariko arautegiei lotu.

Dirulaguntzen zenbatekoaren xedea toki entitateen erabilera publikoko kiroldegiak bultzatzea da, Nafarroako Foru Komunitatean bizi diren pertsonek, kirolen bidez, aukera izan dezaten bizimodu hobea izateko eta elkarbizitzan eta elkartasunez gizarte jarduera bat garatzeko, bertute horiek kirolaren bidez lortzen baitira, horrek denak Nafarroako herritarren ohitura osasungarriak eta jarrera gizalegezkoak sor ditzan.

2._Helburua.

Dirulaguntzetarako 2. arauan ezartzen diren lehentasunek ez dute behin ere aldatuko 6. arauan xedatzen dena.

2.1. Aurreko arauan aipatzen diren dirulaguntzen lehentasunak eraikuntza hauek izanen dira:

a) Arauzko igerileku estaliak kiroldegi mota hori ez daukaten kirol eskualdeetako udalerrietan eraikitzea.

b) Belar artifizialezko arauzko futbol zelaiak eraikitzea, gehienbat futbola sustatzen duten kirol eskualdeetako udalerrietan, 2005eko deialdian erreserban utzi ziren toki entitateei ezertan kalterik egin gabe, bertan xedatu bezala.

2.2. Aurreko arauan aipatzen diren dirulaguntzen bigarren mailako lehentasunak jarduketa hauek izanen dira:

a) Jarduketak egitea 500 bizilagun baino gehiago dituzten udalerri eta herriguneetan, oinarrizkotzat jotzen diren kirol ekipamenduak ezartzeko eta, lehentasunez, arauzko kiroldegi estaliak ezartzeko, betiere Foru Komunitateko Kirol Administrazioarentzat berariazko interes orokorra badute, haren jarduketa planean ezarritako helburuen arabera.

b) Arauzko kiroldegiak handitu, hobetu edo hobetzea, haien errentagarritasuna handitzeko, jarduera gehiago eskaintzeagatik eta ordu gehiagotan erabili ahal izateagatik, 2005eko deialdian erreserban utzi ziren toki entitateei ezertan kalterik egin gabe, bertan xedatu bezala.

2.3. Bigarren mailako lehentasuna emanen zaio 500 bizilagunetik gorako hiriguneetan arauzko igerileku estaligabeak egiteari. kiroldegi horiek kirola egiteko erabil daitezen sustatuko da, eta ez aisialdirako soilik. Halaber, deialdi honetako 2.1 arauan sartu ez diren arauzko kiroldegiek bigarren mailako lehentasuna izanen dute, eta haietarako dirulaguntza eman liteke, baldin eta erabateko lehentasuna duten eskaerak bete ondoren aurrekontuan nahikoa diru gelditzen bada.

2.4. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak hitzarmenak egin ahal izanen ditu Nafarroako toki entitateekin eta, behar izanez gero, Hezkuntza Departamentuarekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzen duen ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legean ezarritako moduan, arauzko kiroldegiak eraiki, handitu, hobetu edo zaharberritzeko dirulaguntza emateko, institutu horrek Nafarroako Foru Komunitatearentzat interes orokorrekoak direla irizten badio, egoera soziopolitikoa eta gizartearen onura kontuan hartuta. Hori horrela, hitzarmen eta itundetako klausuletan, bestean beste, dirulaguntzak pagatzeko modua eta kobratzea bidezko bada aurkeztu beharreko agiriak sartuko dira. Lankidetza hitzarmen horien xede bakarra Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak deialdi publiko honi dagokionez ebazpen baten bidez lehenago aitorturiko laguntzak gauzatzea.

2.5. Deialdi honetatik kanpo daude kiroldegiak mantendu eta zaintzeko egiten diren obra, konponketa eta eraldaketa guztiak, bai eta hertsiki kirol arlokoak ez diren obrak ere.

3._Onuradunak.

Dirulaguntzen araubide honetara biltzen ahalko dira Nafarroako toki entitate hauek: udalak, mankomunitateak eta udalen batasunak, deialdi honetako arauetako II. eranskinean xedatu bezala, baldin eta arauzko kiroldegiak egin, handitu, hobetu edo zaharberritzeko asmoa badute eta obren espedientearen tramitazioa 2006ko ekitaldian hasten badute; eta Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren baimenarekin horrelako obrak hasita edo burututa dituztenak, eranskin honetan dauden arauen arabera.

4._Agiriak.

Eskaerak egiteko eskabide orokorra beteko da Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuari zuzendua, eta horrekin batera ondoko agiriak aurkeztuko dira:

a) Egin beharreko obretarako oinarrizko proiektuaren ale bat, arloan eskuduna den teknikari batek izenpetua, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuak aztertu eta baloratu ondoren oniritzia eman diezaion edo, bestela, behar diren aldaketak egiteko egoki diren oharrak egin diezazkion. Oinarrizko proiektuak osagaiak bildu beharko ditu ingurumena hobetzeko eta energia aurrezteko. Horregatik erabiliko dira:

_Ingurumenerako egokiak diren material eta produktuak, baita birziklatuak eta berrerabiliak ere.

_Energia galerak txikiagotu eta kontsumoa optimizatzeko balio duten isolamendu termikoak edo material erregogorrak.

_Metal astunik edo osagai arriskutsurik ez duten pintura eta bernizak, pigmentu naturalak dituztenak, ahalik eta karbono monoxido gutxien sortzen dutenak.2.

_Aparatu sanitarioetan ura aurrezteko gailuak izatea, ur-emaria neurtzekoak, etab.

_Obretatik eta kiroldegietako mantentze-lanetatik datozen hondakinak kudeatzeko sistemetan sailez saileko bilketa ezartzea.

_Ekipamenduan eguzkitik edo haizetik ateratzen den energia aprobetxatzea.

b) Lana egin nahi den terreno edo eraikinen jabetzaren ziurtagiria, hirigintza arautegi indardunarekin bateragarria dela adierazten duena. Lurren jabea izan ezean, gutxienez 20 urterako lagapenaren agiriaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztu beharko da.

c) Aurreikusi den finantzaketari buruz udalak hartutako erabakiaren ziurtagiria eta, halakorik bada, finantzaketan kide diren erakundeena. Zehatz azalduko da bakoitzak ematen duen kopurua, diru ekarpena bakoitzaren fondoetakoa, dirulaguntzetakoa, finantza kredituetakoa edo bestelakoa den, obrak egiteko aurreikusitako epeak eta, ahal denean, hainbat urtetako lanetan, zenbat ekitaldi ekonomiko hartuko lituzkeen.

d) Igerileku estalia egin nahi bada, bideragarritasunen plana (bideragarritasun ekonomikoa eta mantentzearena), gaitasun eta espezializazio egiaztatuak dituen teknikari edo enpresa batek egina.

e) Honakoak azalduko dituen memoria: eginen diren jarduerak (aurreikusi den inbertsioaren eragina eta ondorioak justifikatzeko modukoak), kiroldegiko zerbitzuak kudeatzeko giza baliabideak eta ekonomikoak eta, hala denean, herrian etorkizunean eraikitzeko aurreikusi diren kiroldegien plangintza, eta horretarako erreserbatu diren lurrak.

f) Eskatzaileak bere eskaeraren indargarri aurkeztu nahi dituen beste agiriak, foru agindu honetan aipatzen diren irizpide eta indikadoreen araberakoak.

5._Aurkezteko tokia eta epea.

Eskaerak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztuko dira Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Erregistroan (Arrieta kalea, 25, Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako bideetako bat baliatuz. Postetxeetatik igortzen diren eskaerak gutunazal ireki batean aurkeztu beharko dira, ziurtatu aurretik data eta zigilua jartzeko.

Hala ere, 4. arauko agirien aurkezpenean akatsik atzemanez gero, beste 10 egun balioduneko epea irekiko da gabezia horiek zuzentzeko eta, halaber, ohartaraziko da, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 19.3. artikuluari jarraikiz.

6._Eskaerak nola hautatu, baloratu eta dirulaguntzaren zenbatekoa nola finkatu.

6.1. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariak, Azpiegiturak Kudeatu eta Ikuskatzeko Bulegoko buruak eta arkitekto teknikoek osatutako batzordeak tramitatu, baloratu eta aztertu eginen ditu aurkeztutako agiriak, foru agindu honen I. eranskineko 2. arauan, II. eranskinean eta III. eranskinean ezarritakoaren arabera, eta dirulaguntzak emateko proposamena eginen dio Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, dirulaguntzen deialdia ebatz dezan.

Eskabideak ahalik eta ondoen baloratzeko, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuak aurkeztu diren agiri edo eskabideetako informazioa zabaltzeko edo zehazteko eskatzen ahalko die toki entitateei.

6.2. Toki entitateen eskabideak aurrekontuko baliakizunen arabera eta Nafarroako Foru Komunitateko errealitate soziopolitikoa eta gizarte-onura kontuan hartuz hautatuko dira. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak irizpide hauek erabiliko ditu eskaerak interes orokorrekotzat jotzeko, 2. arauko 4. idatz-zatian xedaturikoa galarazi gabe. Horien artean, baldintzak berak izanez gero, diru-ekarpen handienarekin parte hartzen duten toki entitateak lehenetsiko dira eta irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Arauzko bi igerileku estali eraikitzea gutxienez 5.000 bizilagun dituzten herriguneetan eta eskualdeko udalerri nagusietan (horrelako kiroldegirik ez badute), eta gutxienez 5.000 bizilagun dituzten mankomunitate edo udalen batasunetan (horrelako kiroldegirik ez badute), deialdi honen III. eranskinean ezarritako moten arabera.

b) Belar artifizialeko 3 futbol zelai egitea eskualdeko entitate nagusietan, eremuko entitate nagusietan eta, azkenik, herriguneetan. Hautatzeko orduan lehentasuna izanen dute bizilagun gehien dituzten toki entitateek eta kontuan hartuko da kiroldegien erabiltzaileen kopurua, 2.1.b) arauan xedaturikoa kontuan hartuz.

c) Jarduketak egitea 500 bizilagun baino gehiago dituzten udalerrietan eta herriguneetan, oinarrizkotzat jotzen diren kirol ekipamenduak ezartzeko, hala Oinarrizko Sarean nola Sare Osagarrian edo Sare Berezian. Lehentasuna izanen dute Foru Komunitateko Kirol Administrazioarentzat berariaz interes orokorra dutenek, aurreikusitako helburuen arabera.

d) Oinarrizkotzat jotzen diren kiroldegiak handitu eta hobetzeko obrak, erabiltzaileentzako zerbitzuen gehikuntza ekarriko dutenak. Hautatzeko orduan, bizilagun gehien dituzten toki entitateak lehenetsiko dira eta kontuan hartuko da kiroldegien erabiltzaileen kopurua, 2.2.b) arauaren arabera.

6.3. 6.2 arauan aipatutako igerileku estalien edo belar artifizialeko futbol zelaien kopurua aldatu ahal izanen da, aurkezten diren eskabideen arabera eta, hala denean, gainerako lehentasunei jaramon egin ondoren gelditzen den diruaren arabera.

Hasieran hautatuak izan arren, aurrekontuan nahiko diru egon ez eta bazter uzten diren eskabideak erreserban geldituko dira eta kontuan hartu ahal izanen dira eskatzaileren batek dirulaguntzari uko egiten badio, edo hurrengo deialdietan, horietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

6.4. Toki entitate onuradunek dirulaguntza jasotzen ahalko dute aurreko arauan ezarritakoaren arabera. Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak honakoak izanen dira:

a) Kiroldegi berriak egiteko, III. eranskinean ezarritako moduluen ehuneko 50, gehienez ere, baldin eta proiektaturiko kiroldegiaren modulua herriguneko bizilagun kopururako egokia bada, banako udalerrien kasuan, edo eskualdeko bizilagun kopururako egokia bada, eskualdeko udalerri nagusien kasuan.

b) Kiroldegiak handitu edo hobetzeko, betiere obra berria egiten bada, memoria baloratuko edo aurkeztutako proiektuko kirol obraren aurrekontuaren ehuneko 50, gehienez.

c) Kiroldegiak zaharberritu edo hobetzeko, betiere hobekuntza horiek obra berriak ez badira, memoria baloratuaren edo, hala denean, zaharberritze proiektuaren zenbatekoaren ehuneko 33, gehienez ere. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez da izanen mota honetako obrari eraikuntza berria izanen balitz legokiokeen moduluaren ehuneko 33 baino handiagoa.

7._Ebazpena.

7.1. Behin-behineko ebazpen: proposamena eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita bi hilabeteko epean, eta haien balorazioa egindakoan, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuko organo instruktoreak dirulaguntzei buruzko behin-behineko ebazpen proposamena eginen du.

7.2. Laguntza emateko ebazpena: behin-behineko ebazpen proposamena egiten denetik hasita bi hilabeteko epean, dirulaguntzei buruzko behin betiko proposamena eginen da, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bidez onets dezan.

Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordainketa-modua agertuko dira. Ebazpenean aipatu beharrekoa da zein den eskatzailea edo eskatzaileen zerrenda, eta espres agertaraziko da, halakorik baldin bada, zein eskaerari esan zaien ezetz.

Dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartuko da betiere zenbateko kreditua dagoen hartarako Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren aurrekontuetan.

Dirulaguntzak ekitaldi ekonomiko batetik emateak ez du inolako eskubiderik ematen ondorengo ekitaldietan ere dirulaguntzak hartzeko.

7.3. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta handik lau hilabetera ebazpena jakinarazten ez bada, eskaerak ukatutzat joko dira.

7.4. Onarturiko dirulaguntzaren aurrerakinak pagatzen ahalko dira, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimenduz gero.

7.5. Ebazpenak jakinarazteko, ikusgai jarriko dira Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2), Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko iragarki oholean (Arrieta kalea, 25) eta Tuteran, Lizarran, Azkoienen eta Lakuntzan. Haien argitalpena aditzera emanen da komunikabideen bitartez.

7.6. Dirulaguntza emateko kontuan hartu diren baldintzen edozein aldaketak laguntza emateko ebazpena aldatzea ekarriko du.

7.7. Ematen den dirulaguntza hau bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, naziokoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako dirulaguntzekin. Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo lortutako beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri eman beharko dute onuradunek . Haien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du behin ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

8._Betebeharrak.

8.1. Dirulaguntza ekitaldi ekonomiko bakar baten kargura jasotzen duten toki entitateek, obrak hasita edo burututa badituzte edo 2006. urtean espedientea hasteko asmotan badaude, emandako dirulaguntzaren lehenengo erdia ordain dadin, oro har, eta, hala denean, foru agindu honen eranskineko 7.4 arauan ezarritakoa ezertan galarazi gabe, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte hiru hilabeteko epean, dirulaguntzak emateko behin betiko ebazpenaren jakinarazpena jasotzen dutenetik hasita:

a) Obren proiektu ikus-onetsia, hasierako proiektuaren gainean egindako zuzenketa eta guzti, horrelakorik bada. 120.202,42 eurotik beherako berritze-obrak badira, aski izanen da obren memoria baloratua aurkeztea, hori ere lehen aurkeztutako mermoriaren gainean egindako aldaketa eta guzti, horrelakorik baldin bada.

b) Obrak adjudikatzearen akta, gutxienez honako datuak adierazten dituena: adjudikazio data, adjudikazioa eman zaion enpresa, bera identifikatzeko datuekin (IFZ, helbidea, telefonoa, posta kodea eta herria) eta adjudikazioaren zenbatekoa zehazturik.

Obrak administrazioak egiten baditu, esleipen aktaren ordez aurkeztuko da entitate jakineko organo eskudunak hartutako erabakia, zeinetan adieraziko baita obrak eginen direla sistema honen arabera.

c) Zuzendaritza fakultatiboa izendatzeko akta, teknikaria(k) identifikatzeko behar diren datuekin: (IFZ, helbidea, telefonoa, posta kodea eta herria).

d) Obren zuinketa akta, zuzendaritza fakultatiboak, jabeak eta, halakorik denean, enpresa adjudikazio-hartzaileak sinatua.

e) Toki entitateko organo eskudunaren erabakia, diruz lagundutako obrak egiteko asmoa eta finantzaketa bere gain hartzeko konpromisoa jasotzen duena, bai eta Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuak hasieran onetsitako aurrekontua garestitzen duten gastuena ere, horrelakorik bada. Beste erakunderen batek aldi berean finantzatzen badu, organo eskudunaren berariazko finantzazio hitzarmena.

f) Udalaren ziurtagiria, idazkariak luzatua eta alkatea ados dagoela, non ziurtatuko baita eraginkortasun eta ekonomia irizpideak erabili direla, hornitzaileak, proiektuaren prestatzaileak, obrako zuzendaritza, enpresa eraikitzailea eta obretan parte hartzen duten bestelako hornitzaileak hautatzean.

Dirulaguntzapeko obra berrietan, agiri bidez frogatu beharko da obran bertan kartel bat jarri dela, zeinean azaltzen baita obra Nafarroako Gobernuak lagunduta egiten dela eta zeinean haren logotipoa eta anagrama sartzen baita, maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan xedatu bezala. Horren bidez, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautu zen.

8.2. Dirulaguntza ekitaldi ekonomiko bakar baten kargura jasotzen duten toki entitateek, emandako dirulaguntzaren beste 100eko 50 hartu ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Obrak jaso izanaren egiaztagiria, zuzendaritza fakultatiboak, jabeak eta adjudikaziodun enpresak sinatua.

b) Obra bukatu izanaren ziurtagiria, zuzendaritza fakultatiboak, toki entitatearen ordezkari batek eta enpresa adjudikaziodunaren ordezkari batek sinatua, eta harekin batera sortu den gastuaren faktura orijinalak edo kopia konpultsatuak.

c) Plaka bat paratu izanaren ziurtagiria aurkeztuko da. Plaka horretan, diruz lagundutako lanen euskarrien diseinuari buruzko arauetan ezarritako testuarekin batera, Nafarroako Gobernuaren anagrama eta logotipoa agertuko dira, maiatzaren 3ko 189/2004 Foru Dekretuan xedatu bezala. Horren bidez, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautu zen.

d) CD bat, egiazki buruturiko obrak eta obretarako hasierako proiektuaren aldean izaniko aldaketak dauzkana.

e) Udalaren ziurtagiria, non Udalak berak harturiko konpromisoa agerturiko baita. Konpromiso horren arabera, kiroldegia gutxienez ere hogei urtez dirulaguntzaren xederako erabiliko da eta, erregistro publiko batean erregistratu beharreko ondasunak izanez gero, gorabehera hori eta harturiko dirulaguntzaren zenbatekoa eskrituran adieraziko dira, betiere egoki den erregistro publikoan. Idatz-zati honetan aipatzen diren betebeharrak bete ondoren, dirulaguntzaren onuradun diren toki entitateek Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuan frogatu beharko dituzte, gehienez ere hilabeteko epean.

Hala ere, obren ezaugarrien edota garrantziaren ondorioz, toki entitatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik obrak ezin badira amaitu edo eskatutako agiriak ezin badira aurkeztu ezarritako epean, dirulaguntzaren zenbatekoa egozten zaion ekitaldi ekonomikoan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak zilegi izanen du kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoari egotzitako zenbatekoak hura amaitu aurretik ordaintzea, 7. arauko 4. idatz-zatian xedatu bezala. Hala eginez gero, erakunde horrek obraren azken agiriak aurkeztu beharko ditu dirulaguntza ordaintzeko ebazpenean ezartzen den epean.

8.3. 2006ko eta 2007ko aurrekontuetatik finantzatzen diren dirulaguntzak eskuarki, deialdi honetako 7. arauko 4. idatz-zatian xedaturikoa eta dirulaguntzak emateko ebazpenean eginbeharrei buruz zehazten dena deusetan galarazi gabe, bi epetan pagatuko dira. Lehen ekitaldiari dagokion zenbatekoa deialdi honetako 8. arauko 1. idatz-zatian xedatu bezala pagatuko da eta bigarren epeko zenbatekoa bigarren ekitaldian, deialdi honetako 8. arauko 2. idatz-zatian xedatu bezala.

8.4. 8. arauko 1., 2. eta 3. idatz-zatietan ezarririko eginbeharrak ez dagozkie 2. arauko 4. idatz-zatiaren arabera onuradun izan diren entaitateei, lehen esan bezala, agiriak eta dirulaguntza kobratzeko modua egiten den lankidetza hitzarmen edo itunean zehaztuko baitira.

8.5. 8. arauko 1. idatz-zatian agiriak aurkezteko jarri den epea aldatzen ahalko da, dirulaguntza jaso duen entitateak epea bukatu baino lehen idatziz eskatzen badu eta horretarako arrazoiak baditu; dena den, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuak horren aldeko txostena egin beharko du aldez aurretik.

8.6. Obrak diruz lagundutako proiektuarekin bat etorriz burutuko dira. Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzuak aldez aurretik baimena eman beharko du aldaketak egin ahal izateko. Dena dela, kontuan hartu beharko da dirulaguntzaren xede den inbertsioari gaineratzen zaizkion kostuak onuradunaren kargura izanen direla.

8.7. Obren bukaerako kostua dirulaguntzapeko aurrekontukoa baino gutxiagokoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa ere gutxitu eginen da, kostua jaitsi den proportzio berean, baldin eta dirulaguntzaren zenbatekoek obren bukaerako zenbatekoari buruz ezarririko gehieneko ehunekoak gainditzen badituzte.

8.8. Toki entitate onuradunek onartu eta erraztu egin beharko dituzte Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen eta agiriak.

8.9. Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak, Idazkaritza Nagusiaren eta Azpiegituren Zerbitzua bitarteko, zilegi izanen du obrak ikuskatzeko nahi adina bisita tekniko egitea obrak irauten duen bitartean eta dirulaguntza hartzen duen erakundea beharturik dago obretara sartzen uztera eta obraren gaineko edozein agiri ematera.

8.10. Toki entitateek dirulaguntza jaso duen kiroldegia erabiltzen utziko diete, euren herriko bizilagunei bezalaxe, kirol eskualde bereko beste herri batzuetan bizi diren nafarrei ere.

8.11. Eskualdeko udalerri nagusia ez den herrigune batean eskualde mailako kiroldegiren bat eraikitzeko dirulaguntza eskatzen bada, beharrezkoa izanen da eskualdeko udalerri guztietako organo eskudunen gehiengo kualifikatuak erabakia onestea eta, betiere, eskualdeko udalerri nagusiak oniritzia ematea. Horrelakoetan, eskualdeko udalerri nagusiak kiroldegi berdina eraikitzeko dirulaguntzarako eskubidea galduko du.

9._Zorrak kitatzea.

Dirulaguntzaren onuradunari, Nafarroako Foru Ogasunarekin zorrik baleuka, zor horiek kitatuz pagatu lekioke dirulaguntza.

10._Ez-betetzea.

10.1. Deialdi honetako arauetan ezarritakoa betetzen ez bada, datuak faltsutzen edo xedeak aldatzen direla ikusten bada, dirulaguntza galdu eginen da, eta ordura arte jasotako kopuruak itzuli beharko dira, alde batera utzi gabe legeetan aurreikusi diren gainerako erantzukizunak.

Dirulaguntzen aurrerakinik eman bada eta onuradunek arau hauetan ezarririko moduan gastu guztiak frogatzen ez badituzte, proportzionaltasun irizpideari jarraituko zaio, alegia, justifikaturik ez dagoen kopurua itzuli beharko da.

Dirulaguntzen aurrerakinak eman direnean eta onurdunek froga-agiriak epez kanpo aurkezten dituztenenan ez da bidezko izanen pagatzeke dagoen dirulaguntzaren zatia pagatzea.

Halaber, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak burutzeko jarduketa frogatzen denean, itzuli beharreko dirua aurrera idatz-zatian aipatzen den proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

10.2. Legegintzaldi batean harturiko dirulaguntzari behin betikoz uko eginez gero edo hura bertan behera utziz gero, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez, interesatuak hurrengo deialdietan aurkezten dituen eskabideak modu negatiboan baloratzeko irizpidea izanen da. Legegintzaldia bukatu arte, bigarren mailako lehentasunen artean kokatuko da.

11._Arau-hausteak, zehapenak eta erantzukizunak.

Arau-hauste, zehapen eta erantzukizunei dagokienez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen dirulaguntzak eman eta kontrolatzeko araubide orokorra erregulatzen duen azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 42., 43. eta 44. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz jokatuko da.

12._Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra eta hau betetzeko egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara igorria, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

13._Aplikatu beharreko legeria.

Foru agindu honetan aurreikusirik ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean xedatu bezala eginen da.

2. ERANSKINA

Eremuak

1._Xedea.

Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako Foru Komunitateko kirol sistemaren balorazioa eta diagnostikoa egin zituen eta jarduteko programa prestatu zuen Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osorako. Nafarroako Gobernuak programa hori onetsi egin zuen. Hori horrela, antolaketari begira, jarduteko hiru maila edo esparru hartu dira: Tokikoa (eskualdeetan sartutako udalerriak), Eskualdekoa (eskualdeko buru diren udalerriak) eta Eremua (zalantzarik gabe Eremuko buru diren Foru Komunitateko udalerriak). Eskola umeentzat soilik diren kiroldegiak kanpo geratu dira, ez direlako Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eskumenekoak. Hala ere, eskola-instalazioak kirolerako ere erabiltzen ahal diren kasuetan, badira bideak Hezkuntza Departamentuaren, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuaren eta toki entitate interesatuen artean hitzarmenak egiteko.

Hala, bada, ezarri den banaketaren bitartez funtsezko helburu batzuk lortu nahi dira. Hauek dira azpimarragarrienak:

a) Nafarroako lurraldean oreka lortzea, kirolaren esparruan, kirol eskualdeak indartuz.

b) Herritarren bizimodua hobetzea.

c) Lurraldea zentzuz erabiltzea.

Horretarako hona zer planteatu den:

d) Nafarroako lurralde osoaren berregituratze funtzionala egitea, eremuka eta eskualdeka. Gerora horien antolaketak, oro har, azken helburua lortu behar du, alegia, Nafarroako lurraldearen oreka kiroldegien arloan.

e) Ingurune fisikoan kokatzen diren jarduera eta erabilera guztiak babestea, ingurumenaren babesa eta baliabide naturalen zentzuzko kudeaketa bermatzeko.

f) Nafarroako kirol azpiegitura nagusiak eta bertako eremu funtzionalak kokatu edo burutzeko irizpide orokorrak ezartzea, herritarren bizi kalitatea hobetze aldera.

Horregatik, II. eranskin honetan, kirol ekipamenduak lurraldean banatzeko politika arrazionalagoa izan dadin ziurtatzeko xedez, behin udalerrien eskariak aserik, Nafarroako Foru Komunitatean kirol eremu hauek ezarri dira, Eremu Funtzionalak, Eskualdeak eta Herriguneak oinarri:

Eremu funtzionala: Kantaurialdeko Ibarrak

Eskualdeak: Leitzaran. Udalerri nagusia: Leitza. Herriguneak: Arano, Goizueta eta Leitza.

Eskualdeak: Bortziriak. Udalerri nagusia: Lesaka. Herriguneak: Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka.

Eskualdeak: Malerreka. Udalerri nagusia: Doneztebe. Herriguneak: Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Labaien, Oitz, Saldias, Doneztebe Sunbilla, Urrotz eta Zubieta.

Eskualdeak: Baztan. Udalerri nagusia: Baztan. Herriguneak: Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdi.

Eremu funtzionala: Kantauri aurreko Ibarrak

Eskualdeak: Larraun: _Kirol mankomunitatea Araitz, Areso, Betelu, Larraun, Lekunberri eta beste batzuk_. Udalerri nagusia: Lekunberri. Herriguneak: Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberri. Mankomunitatetik kanpo: Basaburua eta Imotz.

Eskualdeak: Ultzama: Udalerri nagusia: Larraintzar. Herriguneak: Anue, Atez, Lantz, Odieta eta Ultzama.

Eskualdeak: Sakanerriko Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Altsasun. Herriguneak: Altsasu, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Irañeta, Irurtzun, Iturmendi, Lakuntza, Olazti, Uharte Arakil, Urdiain eta Ziordia.

Eremu funtzionala: Pirinioaldeko Ibarrak

Eskualdeak: Esteribar. Udalerri nagusia: Zubiri. Herriguneak: Esteribar.

Eskualdeak: Erroibar. Udalerri nagusia: Auritz. Herriguneak: Auritz, Erro, Orreaga eta Irauzketa.

Eskualdeak: Aezkoa. Udalerri nagusia: Garralda. Herriguneak: Abaurregaina, Abaurrepea, Aria, Aribe, Artzi, Garaioa, Garralda, Orbaitzeta, Orbara, Oroz-Betelu eta Hiriberri.

Eskualdeak: Zaraitzu. Udalerri nagusia: Otsagabia. Herriguneak: Espartza, Ezkaroze, Galoze, Gorza, Itzaltzu, Jaurrieta, Nabaskoze, Otsagabia, Orontze eta Sartze.

Eskualdeak: Erronkaribar. Udalerri nagusia: Izaba. Herriguneak: Burgi, Garde, Izaba, Erronkari Urzainki, Uztarroze eta Bidankoze.

Eremu funtzionala: Pirinio aurreko Ibarrak

Eskualdeak: Longida. Udalerri nagusia: Agoitz. Herriguneak: Agoitz, Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoain, Longida, Elo, Untziti eta Urrotz Hiria.

Eskualdeak: Urraul. Udalerri nagusia: Irunberri. Herriguneak: Gazteluberri, Irunberri, Erromantzatua, Urraulgoiti eta Urraulbeiti.

Eskualdeak: Oibar. Udalerri nagusia: Zangoza. Herriguneak: Oibar, Kaseda, Eslaba, Ezporogi, Galipentzu, Xabier, Leatxe, Lerga, Ledea, Petilla de Aragón, Zare, Zangoza eta Esa.

Eremu funtzionala: Iruña

Eskualdeak: Antsoain. Udalerri nagusia: Antsoain. Herriguneak: Antsoain.

Eskualdeak: Aranguren. Udalerri nagusia: Aranguren. Herriguneak: Aranguren.

Eskualdeak: Barañain. Udalerri nagusia: Barañain. Herriguneak: Barañain.

Eskualdeak: Berriozar. Udalerri nagusia: Berriozar. Herriguneak: Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapain.

Eskualdeak: Burlata. Udalerri nagusia: Burlata. Herriguneak: Burlata.

Eskualdeak: Noain-Elortzibar. Udalerri nagusia: Noain-Elortzibar. Herriguneak: Noain-Elortzibar eta Tiebas.

Eskualdeak: Orkoien. Udalerri nagusia: Orkoien. Herriguneak: Ziritza, Etxarri, Etxauri, Oltza, Ollo, Orkoien eta Bidaurreta.

Eskualdeak: Iruña. Udalerri nagusia: Iruñean. Herriguneak: Iruñean.

Eskualdeak: Atarrabia. Udalerri nagusia: Atarrabia. Herriguneak: Egues, Ezkabarte, Uharte, Olaibar eta Atarrabia.

Eskualdeak: Zizur Nagusia. Udalerri nagusia: Zizur Nagusia. Herriguneak: Beraskoain, Zizur, Galar, Zabaltza eta Zizur Nagusia.

Eskualdeak: Itzarbeibar: Itzarbeibarko Kirol Mankomunitatea eta beste batzuk. Udalerri nagusia: Gares. Herriguneak: Adios, Añorbe, Zirauki, Eneritz, Legarda, Mañeru, Mendigorria, Muruzabal, Obanos, Ukar eta Uterga. Mankomunitatetik kanpo: Artazu, Biurrun-Olkotz, Girgillao, Gares eta Tirapu.

Eremu funtzionala: Estellerria

Zona: Lizarra. Udalerri nagusia: Lizarra. Herriguneak: Abaigar, Abartzuza, Aberin, Allin, Allo, Ameskoabarren, Antzin, Aranaratxe, Arellano, Arroitz, Aiegi, Barbarin, Deikaztelu, Lizarra, Etaio, Eulate, Goñi, Gesalatz, Iguzkitza, Larragoa, Legaria, Lezaun, Lukin, Metauten, Morentin, Murieta, Oko, Olexua, Oteitza, Jaitz, Villamayor de Monjardín, Villatuerta eta Deierri.

Eremu funtzionala: Tafalla

Zona: Erdialdeko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Larraga. Herriguneak: Artaxoa, Berbintzana, Larraga eta Miranda-Arga.

Zona: Erdialdeko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Tafalla. Herriguneak: Barasoain, Beire, Garinoain, Erriberri, Pitillas, Puiu, San Martin Unx eta Tafalla. Mankomunitatetik kanpo: Leotz, Oloritz, Orisoain, Uxue eta Untzue.

Zona: Erdialdeko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Caparroso. Herriguneak: Caparraso, Zarrakaztelu, Mélida, Murillo el Cuende, Murillo el Fruto eta Santakara.

Eremu funtzionala: Ebroko Erribera

Eskualdeak: Erriberagoien: Erriberagoiengo Kirol Mankomunitatea eta beste batzuk. Udalerri nagusia: Lodosa. Herriguneak: Elizagorria, Lerin, Lodosa, Mendabia, Sartaguda eta Sesma.

Eskualdeak: Erriberagoien: Erriberagoiengo Kirol Mankomunitatea eta beste batzuk. Udalerri nagusia: Los Arcos. Herriguneak: Los Arcos. Mankomunitatetik kanpo: Armañantzas, Azuelo, Desoio, Esprontzeda, Lana, Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Piedramillera, Sorlada, Torralba eta Zúñiga.

Eskualdeak: Erriberagoien: Erriberagoiengo Kirol Mankomunitatea eta beste batzuk. Udalerri nagusia: Viana. Herriguneak: Viana. Mankomunitatetik kanpo: Aguilar Kodeskoa, Aras, Bargota, Cabredo, El Busto, Genevilla, Lapoblación, Marañón, Santsol eta Torres del Río.

Eskualdeak: Erriberartea: Erriberarteko Kirol Mankomunitatea eta beste batzuk. Udalerri nagusia: Azkoien. Herriguneak: Faltzes, Funes, Martzilla eta Azkoien.

Eskualdeak: Erriberartea: Erriberarteko Kirol Mankomunitatea eta beste batzuk. Udalerri nagusia: San Adrian. Herriguneak: Azagra, Cárcar eta San Adrián. Mankomunitatetik kanpo: Andosilla:

Eremu funtzionala: Tuterako Erribera

Eskualdeak: Ebroko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Castejon. Herriguneak: Arguedas, Cadreita, Castejón, Milagro, Valtierra eta Villafranca.

Eskualdeak: Ebroko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Cintruénigo Herriguneak: Cintruénigo

Eskualdeak: Ebroko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Corella Herriguneak: Corella

Eskualdeak: Tutera Udalerri nagusia: Tutera Herriguneak: Tutera eta Fontellas.

Eskualdeak: Nafarroaren Hegoaldeko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Cascante. Herriguneak: Ablitas, Cascante, Murchante eta Fitero. Mankomunitatetik kanpo: Barillas, Monteagudo eta Tulebras.

Eskualdeak: Nafarroaren Hegoaldeko Kirol Mankomunitatea. Udalerri nagusia: Ribaforada Herriguneak: Buñuel, Cabanillas, Cortes, Fustiñana eta Ribaforada.

3. ERANSKINA

Moduluak eta kirol eremuak

1._Oinarrizko kiroldegien orientaziozko moduluen zerrenda.

Igerileku estalia 25x12,5x1,4-2,2 PC-1a 1.400 - 50 1.650.000

25x12,5x1,4-2,2 PC-1b 1.600 - 100 1.950.000

25x12,5x1,4-2,2 PC-2 1.900 - 125 2.200.000

12,5x6x0,7-1,1

25x16,6x1,8-2,2 PC-3 2.300 - 150 2.750.000

16,6x8x0,7-1,2

33x25x1,8-2,2 PC4 4.000 300 4.650.000

20x8x0,7-1,3

Kirol askotarako pabiloia 45x27 PB-1a 1.500 - 150 1.450.000

h. librea > 8,5 PB-1b 1.800 - 200 1.600.000

48x28,5 PB-2a 1.900 - 200 1.700.000

h. librea > 8,5 PB-2b 2.400 - 300 1.980.000

54x32 PB-3a 3.000 - 300 2.475.000

h. librea > 9 PB-3b 3.800 - 500 3.250.000

Pilotalekuak:

_Labur eta estalia 30x14,5 / h. librea > 12 FC-0 555 475.000/575.000*

_Labur eta estalia 36x14,5 / h. librea > 12 FC-1 662 - - 575.000/650.000*

_Idem, kirol ask. pista barne 44X22 / h. librea > 12 FC-2 1.100 - - 775.000/950.000*

_Idem, kirol ask. pista barne 44X22 / h. librea > 12 FC-3 1.408 - 200 1.275.000/1.450.000*

Futbol zelaia** Berezkoa 105x63 FUT-1a 200 6.865 250 575.000/875.000*

Artifiziala 105x63 FUT-1b 200 6.865 250 800.000/1.100.000*

Berezkoa 113x73 FUT-2a 225 8.822 500 750.000/1.050.000*

Artifiziala 113x73 FUT-2b 225 8.822 500 920.000/1.325.000*

Kirol nagusiak: Nafarroako Foru Komunitateko Kiroldegien oinarrizko eskuliburuan zehaztuko dira.

_(*) Aldagelak barne.

_(**) Futbol zelaiak belar-hockeyan eta rugbyan aritzeko erabiltzen ahalko dira.

Oharra:

Futbol zelaien neurriek barnean hartzen dituzte alboak eta hondoak.

Hareazko zelaiak, aurrean deskribaturiko zelaien berdin-berdinak. Kostu osoa: 310.000/580.000* (105x63) eta 400.000/670.000* (113x73).

2._Bigarren mailako kiroldegien orientaziozko moduluen zerrenda.

Igerileku estaligabea 25x12,5x1,4-2.2 PA-1 200 1.000 - 675.000

Kirol nagusiak: Nafarroako Foru Komunitateko Kiroldegien oinarrizko eskuliburuan zehaztuko dira.

3._Herriguneetako kiroldegien orientaziozko moduluen zerrenda

CPU-1 Igerileku estalia PC-2 25x12,5x1,8-2,2 S.M. 1 150 m² 2.750.000

12,5x6x0,7-1,1 S.G. 1 100 m²

Pabiloi estalia PB-1b 32x20 / h. librea > 7

CPU-2 Igerileku estalia PC-2 25x12,5x1,8-2,2 S.M. 1 170 m² 4.750.000

12,5x6x0,7-1,1 S.G. 1 110 m²

Pabiloi estalia PB-2b 45x27/h. librea >8,5

Pilotaleku estalia FC-1 36X14,5/h. librea >12

Ereduko kiroldegiak, gutxieneko bizilagunen arabera:

_Eskualdeko udalerri nagusia, 20.000 bizilagunetik goiti: CPU-1.

_Eskualdeko udalerri nagusia, 25.000 bizilagunetik goiti: CPU-2.

_Eskualdeko udalerri nagusia, 25.000 bizilagunetik beheitikoa, eskualdeak 25.000 bizilagunetik goiti dituela: CPU-2.

4._Beste kirol eremu konbentzional batzuk.

Kirol askotarako pista 32x19 PP-1 140 608 - 225.000

44x22 PP-2 220 968 - 350.000

44x32 PP-3 310 1.408 - 500.000

50x32 PP-4 310 1.600 - 530.000

Tenis pista 36,60x18,29 TEN 140 669 - 245.000

Pilotaleku luze estaligabea 54x14,5 FD 150 783 - 500.000

Pilotaleku luze estalia 54x14,5 / h. librea > 12 FC 933 - - 775.000

Areto estalia 32x15 / h. librea > 4,5 SB-1 725 - - 525.000

32x20 SB-2a 1.000 - - 725.000

h. librea > 7 SB-2b 1.100 - - 925.000

Atletismo pista 85x38 ATL0 150 3.230 - 350.000

300eko korda, 4 kale ATL1 350 11.100 - 725.000

300eko korda, 6 kale ATL2 400 11.750 - 900.000

400eko korda, 6 kale ATL3 400 16.150 - 1.100.000

400eko korda, 8 kale ATL4 500 17.400 - 1.400.000

Petanka pista 14x2 PET - 28 - Proiektuaren arabera

Squash aretoa 9,75x6,40 SQ 63 - Proiektuaren arabera

h. librea > 6

Beisbol zelaia Basetik kanpo-hesira: 122 BE - - - Proiektuaren arabera

Softbol zelaia Basetik kanpo-hesira: 80 SO - - - Proiektuaren arabera

Belodromo estaligabea 250eko korda CI-1 - - - Proiektuaren arabera

Cuerda 333 CI-2 - - - Proiektuaren arabera

Hipikagunea 60x20 HI-1 - - - Proiektuaren arabera

100x50 HI-2

Golf zelaia 9 zulo GO-1 - - - Proiektuaren arabera

18 zulo GO-2

Estropada eremua 1200x81 RE-1 - - - Proiektuaren arabera

2200x108 RE-2

Slalom kanala luzera: 300; desnibela: 6,5 PI - - - Proiektuaren arabera

Arku-tiroa korridore kopurua 90x5 TA - - - Proiektuaren arabera

Tiro galeria kopurua (50x1,5) TI - - - Proiektuaren arabera

kopurua (25x1,3)

kopurua (10x1,4)

Kirol nagusiak: Nafarroako Foru Komunitateko Kiroldegien oinarrizko eskuliburuan zehaztuko dira.

5) Toki Entitateentzako oinarrizko kiroldegiak, kirol eskualdeek, eskualdeko udalerri nagusiek eta herriguneek dituzten bizilagun kopuruen araberakoak, 1), 2) eta 3) ataletako tauletan oinarrizko kiroldegiei buruzko orientazio-moduluen zerrendan xedatutakoarekin bat:

Eskualdeko udalerri nagusia, 25.000 bizilagunetik goiti: a). PC4, PB-3b, FC-2 FUT-2b; b). PA3.

Eskualdeko udalerri nagusia, 10.000 bizilagunetik goitikoa, eskualdeak 20.000 bizilagunetik goiti dituela. a). PC4, PB-3b, FC-2 FUT-2b; b). PA-3

Eskualdeko udalerri nagusia, 5.000 bizilagunetik goitikoa, eskualdeak 10.000 bizilagunetik goiti dituela. a). PC2, PB-3a, FC-2, FUT-2b; b). PA-3

Eskualdeko udalerri nagusia, 5.000 bizilagunetik beheitikoa, eskualdeak 10.000 bizilagunetik beheiti dituela. a). PC-2, PB-2b, FC-2, FUT-1b; b). PA-3

Eskualdeko udalerri nagusia, 5.000 bizilagunetik beheitikoa, eskualdeak 10.000 bizilagunetik beheiti dituela. a). PC-1b, PB-2b, FC-2, FUT-1b; b). PA-2

Eskualdeko udalerri nagusia, 5.000 bizilagunetik beheitikoa, eskualdeak 5.000 bizilagunetik beheiti dituela. a). PC-1a, PB-2a, FC-2, FUT-1b; b). PA-2

Eskualdeko udalerri nagusia, 2.500 bizilagunetik goitikoa, eskualdeak 5.000 bizilagunetik beheiti dituela. a). PB-2a, FC-2, FUT-2.ª; b). PA-2

Eskualdeko udalerri nagusia, 2.500 bizilagunetik beheitikoa, eskualdeak 5.000 bizilagunetik beheiti dituela. a). PB-1b/PB-2a, FC-2, FUT-2.ª; b). PA-2

Eskualdeko udalerri nagusia, 5.000 bizilagunetik goitikoa, elkarturik 5.000 bizilagun edo gehiago dituzten 5.000 bizilagun baino gutxiagoko eskualdeen izenean. a). PB-1.ª, FC-2, FUT-2.ª;b). PA-2

Herrigunea, 2.500 bizilagunetik 5.000 bizilagun bitartekoa: a). PB-2.ª, FC-2, FUT-2.ª; b). PA-2

Herrigunea, 1.000 bizilagunetik 2.500 bizilagun bitartekoa: a). PB-1a/FC-2, FUT-1.ª/FC-1, FC-2 eta FC-1; b) batera ez gertatzeko moduan. PA-1

Herrigunea, 500 bizilagunetik 1.000 bizilagun bitartekoa: a).FC-1, FUT-1a; b). PA-1

Herrigunea, 500 bizilagunetik beheitikoa. a). FC-0; b). PA-1

Iragarkiaren kodea: F0604332