38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LEKUNBERRI

Hasiera batean onetsita 13. sektoreko plan partzialeko 33. lurzatiaren xehetasun azterlana

Lekunberriko Udalak, 2006ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onestea erabaki du María Carmen Lansalot Lanz andreak sustatutako xehetasun azterlana, Lekunberriko 13. sektoreko plan partzialeko 33. lurzatiari dagokiona.

Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Lekunberrin, 2006ko otsailaren 24an._Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L0603856