38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Herrilurretako lurzatien hasierako desafektazioa

Artaxoako Udalak, 2006ko otsailaren 24ko osoko bilkuran eta legezko quoruma izanik, erabaki zuen Udal honetako herrilurretako hainbat lurzati desafektatzea. Jabetza partikularreko bertze batzuekin trukea egin nahi da, zertarako eta landalurrak eskuratu ahal izateko industriarako lurzoru urbanizagarri bihurtzeko, izan ere Nasuinsarekin hitz egina da industrialde bat sortzeko asmoz; hori guztia, ondoren zehazten den moduan eta baldintzen pleguari jarraikiz.

LEHEN TRUKEA

Beatriz Ayestarán Ciriza 1/1929 27.743,54 13.871,80

(% 50)

Herrilurra 9/571 78.002,77 75.853,28

BIGARREN TRUKEA

Joaquin Iriarte Ayestarán 1/1926 3.299,16 3.299,16

Joaquín iriarte Ayestarán 1/1927 1.827,70 1.827,70

Herrilurra 9/571 78.002,77 3.834,00

Herrilurra 9/573 52.404,86 11.980,00

HIRUGARREN TRUKEA

Josefina Ayestarán Ciriza 1/1929 27.743,54 13.871,80

(% 50)

Josefina Ayestarán Ciriza 1/1928 4.310,88 4.310,88

Herrilurra 5/755 23.046,84 23.046,84

Herrilurra 5/757 17.507,99 17.507,99

Herrilurra 5/758 17.770,09 17.770,09

Herrilurra 5/765 395.394,09 8.980,00

K zati bat

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103 eta 140. artikuluetan ezarritakoarekin bat, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko otsailaren 27an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0603720