38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AGOITZ

Premiako kasuetarako funtsaren oinarriak onetsita

2005eko 145. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 5ean, argitara eman zen Premia larriko kasuei erantzuteko funtsako laguntzak emateko oinarrien hasierako onespenari buruzkoa iragarkia.

Jendaurreko epean inolako erreklamaziorik jaso ez denez, behin betiko onetsita gelditu dira oinarri horiek.

Hortaz, osorik argitaratzen dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Premia larriko kasuei erantzuteko funtsako laguntzak emateko oinarriak.

Agoitzen, 2006ko otsailaren 23an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

PREMIA LARRIKO KASUEI ERANTZUTEKO FUNTSAKO LAGUNTZAK EMATEKO OINARRIAK

1. artikulua. Agoizko Udalak premia larriko kasuei erantzuteko funtsa sortuko du, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontuaren mugak kontuan hartuz.

2. artikulua. Urte osoan zehar, Udaleko iragarki oholean dagokion bandoa jarri ondotik, pertsona fisikoek deialdi honetan parte hartzeko dokumentazioa aurkez dezakete.

3. artikulua. Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Agoizko bizilagun erroldatua izatea, gutxienez bi urteko antzinatasunarekin, eta egoera juridiko horretan egotea Agoizko Udalak emandako laguntzak iraun bitartean.

b) Agoizko Udalarekin tributu betebeharrak eguneratuak izatea.

c) Dirulaguntza ematea justifikatzen duen memoria aurkeztea, eta bertan nahitaez frogatzea diru urritasuna duela.

d) Pertsona fisikoa izatea.

Dealdi honen laguntzak ez dira bateragarriak izanen kontzeptu beragatik jaso daitezkeenekin, hain zuzen ere Agoizko herritarrek kultur eta kirol jardueretan parte hartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dituen ordenantzaren ondorioz.

4. artikulua. Dirulaguntzaren zenbatekoa Agoizko Udalak finkatuko du, eskatzaileek aurkezten dituzten memorietan oinarrituz, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko aurrekontuaren mugen barnean.

Agoizko Udalak dirulaguntzarik ez ematea ere erabaki dezake, aurkeztutako eskabideek deialdiaren helburuak ez dituztela betetzen irizten badio, edo dirulaguntzak eman ahalko ditu baina ekitaldi bakoitzeko aurrekontua akitu gabe. Aurrekontuko aurrezpen hori ez da halabeharrez hurrengo ekitaldi ekonomikoan pilatuko.

5. artikulua. Agoizko Udalak eskatzaileei beste edozein agiri eskatu ahalko die, deialdi honetan arautzen diren funtseko laguntzak emateko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

6. artikulua. Laguntzen onuradunak konpromisoa hartzen du jarduera osoa garatzeko, oinarri hauetako 3. artikuluko c) letrak aipatzen duen memoria justifikatzaileari jarraituz.

7. artikulua. Onuraduna Agoizko Udalarekin zorretan sartuko balitz, honek ofizioz kobratu ahalko luke zorra, emandako dirulaguntzari zorraren zenbatekoa kenduz.

8. artikulua. Premia larriko kasuetarako funtseko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak bilduta, Agoizko Udalak horien gaineko txostena eginen du, egoki iruditzen zaizkion aholkularitza teknikoekin. Dirulaguntzak bi hilabeteko epean erabakiko ditu, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Dirulaguntzak Udalbatzak emanen ditu atea itxita eginen den bilkuran, pertsonen intimitatea uki dezaketen premiak izan baitaitezke. Eskatzaileek aurkezten duten dokumentazioa isilpekoa izanen da erabat eta eskatzaileen intimitatea kontu handiz babestuko da. Laguntzak emateko egiten diren bozketak gutunazal itxietan eginen dira.

9. artikulua. Hartutako diru guztia itzuli beharko da eta Udalak dirulaguntza eman zuenetik aitzinako berandutza interesak ordaindu, honako kasu hauetan:

a) Betetzen ez bada Agoizko Udalaren errekerimendua, dirulaguntza emateko oinarri izan zen memoriako jarduerak egiaztatzeko dokumentazio osagarria aurkeztekoa.

b) Dirulaguntza eskuratzen bada, horretarako eskatzen ziren baldintzak bete gabe.

c) Dirulaguntza jasotzeko ezarririko baldintzak betetzen ez badira.

d) Dokumentazioa faltsutzen bada edo egiaztagiri faltsuak aurkezten badira.

10. artikulua. Jarduera garatzen den bitartean, onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzeari utziz gero, berehala jakinarazi beharko zaio Udalari. Horrelakoetan emandako laguntza hainbanatuko da, ordenantzako baldintzak bete izan diren denbora tartea kontuan hartuz.

11. artikulua. Arau-hauste administratiboak dira, dirulaguntza eta laguntza publikoei dagokienez, honako hauek:

a) Dirulaguntza jasotzea, hartarako eskatutako baldintzak faltsutuz.

b) Jasotako dirua zertan erabili den ez frogatzea edo frogagiri faltsuak erabiltzea.

12. artikulua. Arau-hauste administratiboengatik ezarriko den isuna izanen da gaizki lortu, aplikatu edo justifikatu gabeko zenbatekoa halako hiru.

Ezarri daitekeen isunaz gain, Agoizko Udalak bere esku duen dokumentazioa igorri ahalko die jurisdikzio organo eskudunei, beste mota bateko erantzukizunak badiren zehazteko.

13. artikulua. Administrazio espedientearen bidez ezarriko dira arau-hausteak eta zehapenak, eta interesatuari entzunaldia emanen zaio beti, erabakia hartu aitzin. Administrazio Prozedurari buruzko Legeko VI. tituluko II. kapituluan xedatuaren arabera izapidatuko da espedientea.

14. artikulua. Deialdi honen oinarrien eta bere garapenean hartzen diren administrazio ebazpenen aurka Nafarroako toki entitateendako aurreikusitako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira.

Iragarkiaren kodea: L0603375