38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREKO MANKOMUNITATEA

Zabor arrunta biltzeko zaborrontziak erosteko lehiaketa

Mankomunitateak lehiaketaren deialdia egin du zabor arrunta biltzeko zaborrontziak erosteko (hiri hondakinen zati organikoa).

1._Prozedura: lehiaketa irekia.

2._Lizitazioaren oinarria:

a) Zabor arruntaren bilketarako, 1.000 litroko zaborrontziak, 26.400,00 euro (BEZa barne).

3._Proposamenak aurkezteko epea: 27 egun natural, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 14:00ak arte. Epea larunbata edo besta egunean bukatzen bada hurrengo lehen egun balioduneko 14:00ak arte luzatuko da.

4._Eskaintza ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkeztu eta biharamunetik hasita hamargarren egun balioduneko arratsaldeko seietan. Larunbata bada hurrengo lehen egun baliodunean irekiko dira.

Baldintzen pleguak interesatuen eskura egonen dira Donezteben, Mankomunitateko Idazkaritzan, (tel. 948-451746).

Donezteben, 2006ko martxoaren 2an._Presidentea, Mikel Petrirena Azpiazu.

PROPOSAMEN EREDUA

..................., J/A-k, .................., helbidea duenak, .........................., N.A.N. duenak, bere izenean edo .................., ordezkatuz, .................., Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik, eta zabor arrunta biltzeko zaborrontziak erosteko baldintzen pleguarena ere, hornikuntza hori gauzatuko du aipatutako dokumentuaren arabera ........................ (letra eta zenbakitan) .............. eurotan (BEZa barne).

Eskainitako zaborrontzien kopurua:

Bakoitzeko prezioa:

Ordezko piezen prezioak ondoko hauek dira:

(Sinadura eta data)

Iragarkiaren kodea: L0604914