38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

SESMA

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Sesmako Udalak, 2006ko otsailaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: 2005-2008 Hirurteko Planeko zolaketa lanak egiteko proiektuko obren exekuzioa adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: bostehun eta laurogeita hamasei mila ehun eta lau euro eta sei zentimo, BEZa barne (596.104,06 euro).

Enpresaren sailkapena: C taldea, 6. azpitaldea, E kategoria.

Baldintzen plegua: Sesmako Udalean dago lizitatzaileen eskura (Plaza de la Diputación 6, 31293 Sesma), bai eta Papelería Técnica Rubion ere (Francisco Bergamín kalea, 10, Iruña).

Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Sesmako Udalean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Sesman, 2006ko martxoaren 16an._Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0604761