38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NARBARTE

Lizitazioaren iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Narbarteko Kontzejuko Batzarrak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea erabaki zuen:

Kontratuaren xedea: N-121 A bidean, sareen berrikuntza eta zolaketa eta egokitzapen lanak adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa bidezko prozedura irekia.

Kontratazioaren aurrekontua: 1.344.884,76 euro, BEZa barne.

Proiektua eta baldintzen plegua lizitatzaileen eskura daude Narbarteko Kontzejuan eta Copyprint dendan (Paulino Caballero, 38, Iruña).

Sailkapena: E taldea, 1. azpitaldea, E kategoria eta G taldea, 3. azpitaldea, E kategoria.

Proposamenen aurkezpena: kontratazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeita sei egun naturaleko epean, azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Narbarteko Kontzejuko egoitzan, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun baliodunean, arratsaldeko zortzietan. Egun hori baliogabea bada, balioduna den hurrengoan irekiko dira.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Narbarten, 2006ko martxoaren 8an._Kontzejuko burua, Luciano Iriarte Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L0604708