38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ERATSUN

Oihan enkantea % 10 merkeago

Lehen enkantean eman ez denez, beste lizitazio bat eginen da, % 10 merkeago, gutun-azal itxien bidez honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bakarra "Tolubi" alderdian: 539 pago, 472,29 m³ zur eta 93,6 m³ egur egiten dutenak, eta 861 pago, 265,55 m³ egur egiten dutenak. Hasierako prezioa, BEZa barne, 15.866,55 eurokoa izanen da, % 10eko beherapena egin ondoan.

Eskaintzak aurkezteko epea 2006ko apirilaren 20an amaituko da, eguerdiko 13:00etan.

Enkantean parte hartzeko, nahitaezko baldintza izanen da enpresaren sailkapen agiria aurkeztea eta hasierako prezioaren % 2 ordaintzea, behin-behineko fidantza gisa.

Baldintzak udal idazkaritzan daude, interesatuen eskura.

Eratsunen, 2006ko martxoaren 20an._Alkatea, Pedro A. Descarga Elizalde.

ESKAINTZA EREDUA

Izena: ............. I.F.Z. zenbakia: .............. Eratsungo bago lote baten enkanteari buruz ... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertutako iragarkiaren berri izanik, aprobetxamendu horrengatik .................... (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen ditut.

Eguna eta izenpea

Iragarkiaren kodea: L0604997