38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CAPARROSO

0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxea kudeatzeko kontratuaren lehiaketa

Xedea: Udalak 2006ko martxoaren 14an egin osoko bilkura arruntean hartutako erabakiaren bitartez, Udalaren 0-3 urte bitarteko haurrendako ikastetxearen kudeaketaren lizitazioa eginen da.

Aurrekontua: ehun eta zortzi mila seiehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita zortzi zentimo (108.694,68), BEZa barne.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia, presako izapidaketa.

Eskaintzen aurkezpena: Udal honetako erregistro orokorrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hamahirugarren egun naturaleko 12:00ak arte; egun hori larunbata edo baliogabea bada, epea hurrengo egun balioduneko ordu berean amaituko da.

Eskaintzak posta bidez aurkezten badira, aipatu epean egiaztatu beharko dira, Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Erregelamenduaren gaineko 1098/2001 Errege Dekretuan ezarri prozedurari jarraikiz.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan aipatzen direnak.

Behin-behineko fidantza: bi mila ehun eta hirurogeita hamalau euro (2.174).

Proposamenak noiz eta non ireki: baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituz, interesatuei banan-banan jakinaraziko zaie onartutako eskaintzen proposamen ekonomikoak noiz eta zer ordutan irekiko diren; halaber, iragarkiak jarriko dira prentsan, jendaurreko ekitaldi horren berri emateko.

Oharra: klausula administratiboen plegua udal idazkaritzan eskuratu edo aztertu ahalko da, egun baliodunetan eta bulego orduetan; orobat interesatuen eskura egonen da kopiak egiteko Canal Cero dendan, Pío XII.a, 13 (Antso Azkarra kaleko kantoian), Iruñean.

Caparroson, 2006ko martxoaren 15ean._Alkatea, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0604710