38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

BARAÑAIN

Akats zuzenketa

Akatsa atzeman da Barañaingo 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea amaitzeko obrak kontratatzeko iragarkian, 2006ko 30. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 10ean argitaratu zen hartan. Kontratazio prozedura horretan parte hartzeko eskatzen zen enpresa sailkapenean dago akatsa. Horregatik, Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2006ko martxoaren 22an hartutako erabakiaren bitartez, ofizioz zuzenduko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2 artikuluak administrazio publikoei ematen dien ahalmena erabiliz. Hala, hau izanen da testu berria, prozedura horretan esku hartzeko eskatzen den enpresa sailkapena zuzendurik:

Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea eta d) kategoria.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2006ko martxoaren 23an._Alkate udalburua, Iosu Senosiain Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0604937