38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ARTATZA

Lurzatien enkantea lizitatzaileak aldez aurretik onarturik

Kontratuaren xedea: A.D. lurzatien enkantea. Artatzako Kontzejuko lurzoru publikoa, 2, 3, eta 4 zenbakiak, ADSP 1 eta ADSP 2 (Ameskoabarrengo Udal Plana). Ahozko posturen bidezko enkanterako baldintza da lizitatzaileak aldez aurretik onartzearena. Prozedura irekia izanen da.

Hasierako prezioa:

_1. lurzatia: 312 euro.

_2. lurzatia: 312 euro.

_3. lurzatia: 312 euro.

_4. lurzatia: 243,60 euro.

_5. lurzatia: 290,40 euro.

Goiti jotzeko postura 60,10 eurokoa izanen da.

Fidantza: 600,00 euro.

Enkantean onartuak izateko aurkeztu beharreko agiriak: klausulen pleguan zehazten dira. Plegua interesatuen eskura dago Artatzako Kontzejuan.

Enkantearen tokia, eguna eta ordua: Artatzako Kontzejuaren egoitzan, iragarki hau argitaratu ondoko hogeita seigarren egunean, 20:00etan.

Artatzan, 2006ko martxoaren 10ean._Kontzejuko burua, Roberto Pérez López.

Iragarkiaren kodea: L0604702