38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko martxoaren 13koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapenaren eguneratzeak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzen duena, nahitaez desjabetu ahal izateko.

"El Quinto" magnesita ustiategiko 2005. urteko Lanen Planak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak onetsiak, zenbait finka okupatzeko premia adierazten du Azkarate meatzeko magnesita aire zabalean ustiatzen segitzeko. Magnesitas Navarras S.A. enpresak, beraz, lur horien okupazioa presakoa dela adieraz dadila eskatu du.

Meategiei buruzko 1973ko Legearen 105.3 artikuluan xedaturikoarekin bat, Lanen Plana onesteak berekin dakar lurrak okupatu beharraren gaineko deklarazioa, baldin eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 17.2 artikuluak aipatzen dituen baldintzak betetzen badira.

Bestaldetik, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeak, 52. artikuluko 1. idatz-zatian, adierazten du presako okupazioaren adierazpenaren bidez ulertuko dela desjabetu beharreko ondasunak okupatu beharra adierazteko izapidea bete dela, onetsiriko proiektuaren eta zuinketaren arabera, eta berehala okupatzeko eskubidea sortuko da.

Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak, irailaren 14ko 1834/2005 Ebazpenaren bidez, Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapenaren eguneratzeak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta presako okupazioaren adierazpena jendaurrean paratu ztituen.

Magnesitas Navarras, S.A. enpresak, 2005eko uztailaren 20ko izkribuaren bidez, adierazi du Nahitatezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluaz baliatu beharra izapidaketa sobera atzeratu delako, lurren jabeekin hitzarmenak izenpetzeko zailtasun handiak egon direlako, atzerapenak erauzte erritmoetan eta ustiapenaren orekan ondorio larriak dituelako eta enpresaren eta lanpostuen bideragarritasunean kalte izugarriak dituelako sortu dela.

Horiengatik guztiengatik (ez baina jabeekin hitzarmenak lortzeko zailtasunengatik) prozedura presaz izapidatzea komeni da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Eugi Esteribarko Azkarate meatzearen ustiapenaren eguneratzeak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, nahitaez desjabetu ahal izateko, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatu bezala.

2. Erabaki hau Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Laguntza Juridikoaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Jesús Belzarena Pérez jaunari, Iruñean, Remiro Goñi kaleko 2ko 1. oineko H atalean, bizi denari, Jesús Huarte Ariztegui jaunari, Eugi Esteribarren, Ermitaldea kaleko 1ean, bizi denari, eta "El Quinto" meatzearen kontzesio-hartzaileei, Iruñean, Gaztelugibel kaleko 3ko 5. oineko D atalean, bizi direnei. Aditzera ematen zaie erabaki honek bide administratiboa agortzen duela eta haren aurka, aukeran, errekurtso hauetarik bat aurkezten ahal dela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

4. Erabaki honen berri ematea Eugiko Kontzejuari, egoitza Eugin duenari, eta Esteribarko Udalari, egoitza Zubirin duenari, eta aditzera ematea erabaki honek bide administratiboa agortzen duela eta haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Aldez aurretik errekerimendua egiten ahal dio Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0604703