38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

160/2006 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, federatutako kirolariei eta Boscos Trofeokoei 2006an osasun azterketak egiteko sendagileak habilitatzeko administrazio kontratazio berezirako espedientea onesten duena.

Kirol Zuzendariordetzak administrazio kontratazio berezia egiteko dei egiten du, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: federatutako kirolariei eta Boscos Trofeokoei 2006an 1.765 osasun azterketa egiteko sendagileak habilitatzea.

_Izapidaketa: presakoa.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Kontratuaren aurrekontua: 67.600 euro, BEZa barne.

_Egiteko epea: 2006ko azaroaren 24ko 15:00ak arte.

_Klausulen agiriak: Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan (Zangoza kalea, 34, Iruña _Larrabide kiroldegia_), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara.

_Proposamenak aurkezteko tokia, eguna eta ordua: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hamahiru egunetan, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko erregistroan (Arrieta kalea, 25, 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipatutako bideak erabiliz.

Iruñean, 2006ko martxoaren 23an._Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Javier Trigo Oubiña.

Iragarkiaren kodea: F0605102