38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

505/2006 EBAZPENA, martxoaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitalerako tresnen ikuzgailu-desinfektagailu bat eta 27 ohe erosteko kontratuaren gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona (OHN-1/2006 lehiaketa).

Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Ospitalerako tresnen ikuzgailu-desinfektagailu bat eta 27 ohe erosteko (OHN-1/2006 lehiaketa).

_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitalerako tresnen ikuzgailu-desinfektagailu bat eta 27 ohe erosteko hornidura kontratatzea.

_Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.

Hasierako prezioa:

1. lotea._Tresnen ikuzgailu-desinfektagailua: 25.000 euro, BEZa barne.

2. lotea._27 ohe: 48.000 euro, BEZa barne.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularretan zehazten direnak.

_Proposamenen aurkezpena: apirilaren 25 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean noiz ireki: maiatzaren 19ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura-aretoan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña).

_Klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agiria lizitatzaileen eskura dago interneteko http//www.cfnavarra.es/sns-o/concursos helbidean (departamentuko kontratazioen alorrean sartu) eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulego nagusietan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.

Iruñean, 2006ko martxoaren 13an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0604915