38. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

50/2006 FORU AGINDUA, otsailaren 16koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, ezeztatzen duena urriaren 9ko 325/2003 Foru Agindua, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Ibigailuen Ikuskapen Teknikoa egiteko baimenak eteten dituena, Ibigailuen Ikuskapen Teknikoaren zerbitzu publikoaren egungo kontzesioak iraungi arte.

Ibilgailuen ikuskapen teknikoak egitea bermatzeko xedearekin Ibigailuen Ikuskapen Teknikoaren zerbitzuaren arauak ezarri zituen azaroaren 9ko 262/1989 Foru Dekretuaren arabera jarduera hori Industria Departamentuaren barruko zerbitzu publiko bat da.

Azaroaren 9ko 262/1989 Foru Dekretuari eta Ibilgailuen Ikuskapen Teknikorako zerbitzuaren administrazio kontzesioak emateko antolamenduaren eta araubide juridikoaren erregelamendua onetsi zuen abenduaren 13ko 272/1989 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan dauden lau IIT zentroen kontzesioak tramitatu ziren.

Ondoren, Telekomunikazioen sektorerako presako neurriei buruzko ekainaren 23ko 7/2000 Errege Lege-Dekretua onesteak aldaketa handia ekarri du aipatu foru dekretuan ezarritako sistemari buruz, hartan aukera ematen baitzaie enpresa partikularrei IIT zerbitzua emateko, autonomia erkidegoaren baimenen araubidearen bitartez. Dena den, xedapen iragankorrean jarraitzeko bidea ematen die kontzesioa hartu duten enpresei.

Bestalde, IIT zentroek jarduera hori egiteko bete behar dituzten baldintza teknikoak finkatzen dituen ekainaren 27ko 833/2003 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera, IIT zerbitzuak emateko tituluengatik kanon bat eskatu duten autonomia erkidegoek epe batzuk ezartzen ahal dituzte IIT zerbitzuetarako baimenak emateko, baldin eta titulu horiek ekainaren 23ko 7/2000 Errege Lege-Dekretuak indarra hartu aurretik deitutako lehiaketetan eta lurralde eremu jakin baterako adjudikatu baziren.

Nafarroako Foru Komunitatean tramitaturiko kontzesioetan ekainaren 27ko 833/2003 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean eskatutako baldintzak betetzen zirenez, eta kontzesio-hartzaileek desoreka ekonomikorik izan ez zezaten, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak azaroaren 9an emaniko 325/2003 Foru Aginduaren bidez Ibigailuen Ikuskapen Teknikoa egiteko baimenak eten ziren, egungo kontzesioak iraungi arte.

Berriki, Konstituzio Auzitegiak, abenduaren 15ean emaniko 335/2005 Epaiaren bitartez, adierazi du ekainaren 23ko 7/2000 Errege Lege-Dekretua konstituzioaren aurkakoa dela, autonomia erkidegoen industriaren arloko eskumenak urratzen dituelako, partikularrei inposatzen baitie baimen administratiboaren beharra, IIT zerbitzua ematen parte hartzeko gaitzen duen titulu gisa.

Konstituziokontrakotasunaren deklarazio horren ondorioa da, Nafarroan indarra duela IITren zerbitzuak emateko kontzesio araubideak, azaroaren 9ko 262/1989 eta abenduaren 13ko 272/1989 foru dekretuek araututakoak.

Era berean, eta aipatutako foru dekretu horietan ez denez aurreikusi baimena emateko araubidea, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen 55. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da ezeztatzea Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak azaroaren 9an emaniko 325/2003 Foru Agindua, Ibigailuen Ikuskapen Teknikoa egiteko baimenak Ibigailuen Ikuskapen Teknikoaren zerbitzu publikoaren egungo kontzesioak iraungi arte eteten dituena.

AGINDU DUT:

1. Ezeztatzea 325/2003 Foru Agindua, urriaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak emana, Ibigailuen Ikuskapen Teknikoa egiteko baimenak eteten dituena, Ibigailuen Ikuskapen Teknikoaren zerbitzu publikoaren egungo kontzesioak iraungi arte.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 16an._Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilaria, José Javier Armendáriz Quel.

Iragarkiaren kodea: F0603489