33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Hirigintzako lizentzien etendura, 1230 A eta B lurzatietan

Alkatetza honen 2006ko urtarrilaren 26ko ebazpenaren bitartez, Cadreitako Udal Planeko 10. etxe-sailean (1230-A eta 1230-B hiri lurzatiak) etenda gelditu dira lurzatitu, eraiki eta eraisteko lizentziak, urtebeterako eta, betiere, Cadreitako Udal Planeko aldaketa puntuala behin betiko onetsi arte, Nafarroako Auzitegi Nagusiko epaiak (2001eko apirilaren 20koa eta 2005eko azaroaren 7koa eta azaroaren 28koa) betetzeko.

Argitara ematen da, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Cadreitan, 2006ko otsailaren 16an._Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0603599