33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Alkatetza honek 2006ko otsailaren 15ean emandako ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen jarduera ekonomikoen eremua birzatitzeko proiektua, Javier Fernández Militino arkitektoak eta Alejandro Rodríguez Valín abokatuak prestatua eta 2005eko azaroko data duena. Hori guztia Ignacio Nagore Laín jaunak sinatutako eskabideari erantzunez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) enpresaren izenean eta hura ordezkatuz baitihardu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan, 76. artikuluari buruz, xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ohartarazi behar da jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, aipatutako birzatiketa proiektua behin betiko onetsitzat joko dela, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 c) eta 168 c) artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Cadreitan, 2006ko otsailaren 15ean._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0603598