33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Birzatiketa proiektua hasiera batean onetsirik

Alkatetzaren 2006ko otsailaren 20ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Cadreitako Udal Planeko 1. sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Nuria Mier Mendiguchía, Juan Miguel Garciarena Martínez, Victor Mier Mendiguchía eta José Maria Garciarena Salvatierra arkitektoek prestatua. 2006ko otsaileko data du eta arlo horretako Lanbide Elkargoak 2006-02-10ean ikus-onetsi zuen. Hori guztia Juan Miguel Garciarena Martínez jaunak sinatutako eskariari erantzunez, Qmarciplán, S.L.ren izenean eta hura ordezkatuz baitihardu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan, 76. artikuluari buruz, xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Ohartarazi behar da jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ezean, aipatutako birzatiketa proiektua behin betiko onetsitzat joko dela, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 c) eta 168 c) artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Cadreitan, 2006ko otsailaren 20an._Alkate udalburua, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0603596