33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VILLAMAYOR DE MONJARDIN

2006ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Villamayor de Monjardingoko Udalak, 2006ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2006ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Villamayor de Monjardinen, 2006eko otsailaren 16an._Alkatea, Sergio Gómez Salvador.

Iragarkiaren kodea: L0603314