33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN

Aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2006ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketak dira:

Kreditu gehikuntza:

_222-22105 "Udaltzainen arropa": 2.100 euro.

_222-23002 "Udaltzainen dietak": 7.000 euro.

_431-60100 "Alde Zaharreko lurrak eta eraispenak": 13.600 euro.

_441-621 "Ur biltegia handitzea": 31.600 euro.

_45311-22607 "Herriko bestak": 50.000 euro.

_45310-629 "Bestetako hesi berriak": 14.900 euro.

_45312-22607 "San Blas bestak": 2.800 euro.

_45313-22607 "Bertzelako ospakizunak": 5.500 euro.

_311-463 "Gizarte zerbitzuko transferentzia": 6.500 euro.

Aurrekontuko aldaketak, osotara: 134.000 euro.

Finantzaketa:

_Kontusail hau beheititua: 4320-22111 Seinale zutikako nahiz etzanak: 9.100 euro.

_87000 "Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina": 124.900 euro.

Azkoienen, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Sagrario Guinduláin Guerendiáin.

Iragarkiaren kodea: L0603034