33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERA

2006ko aurrekontuaren onespena

Berako Udalak, 2005eko abenduaren 28an egindako bilkuran, 2006ko aurrekontua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da Udal Idazkaritzan hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematen denetik hasita, herritar eta interesatuek aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak jar ditzaten.

Jendaurreko epea iragan ondoren, erreklamaziorik ez balego, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Beran, 2006ko otsailaren 17an._Alkatea, Helena Santesteban Guelbenzu.

Iragarkiaren kodea: L0603195