33. ALDIZKARIA - 2006ko martxoaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

TUTERA

Udalaren Ur Batzordearen 2005eko aurrekontuko kreditu transferentzien espedientea behin betiko onetsirik

Tuterako Udalak, 2005eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, Tuterako Udalaren Ur Batzordearen 2005eko aurrekontuko kreditu transferentzien espedientea onetsi zuen, guztira 3.000 eurokoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako lege bereko 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2006ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen Udalak 2005eko abenduaren 29ko osoko bilkuran onetsitako espedientearen hasierako onespena.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da aipatu gehikuntzen iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU GORATUAK:

a) Eragiketa arruntak.

4._Transferentzia arruntak: 3.000,00 euro.

Gastu goratuak, guztira: 3.000,00 euro.

DIRUSARRERA GORATUAK:

b) Eragiketa arruntak.

4._Transferentzia arruntak: 3.000,00 euro.

Dirusarrera goratuak, guztira: 3.000,00 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2006ko otsailaren 13an._Ogasunaren, Kalitatearen eta Baliabide Antolaketaren zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0602856